91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ZIZUR NAGUSIA

Udalerritik kanpo izateagatik, alkatea ordezkatzea

Udalerritik kanpo izanen naiz aurtengo uztailaren 15etik 30era bitartean, udako oporrak direla-eta.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean -kanpoan izateagatik, adibidez- alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek hartu, baldin eta alkateak ez badizkio espresuki eskuordetzan ematen dekretu bidez; dekretu horrek ezarriko du eskuordetzaren nondik norakoa, eta dekretua eman eta biharamunetik aurrera izanen du eragina eskuordetzak; hori, edonola ere, ez da eragozpen izanen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar izateko.

Horiek horrela, hau ebatzi dut: Félix Castor Zunzarren Fernández alkateordeari ematea eskuordetzan alkatearen eginkizunak; hark 2000ko uztailaren 15etik 30era arte hartuko ditu.

Zizur Nagusian, bi milako uztailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0006975