91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- P I T I L L A S

Enkante publikoa Pitillasko herri larreen probetxamendurako

Pitillasko Udalak, herri larreen probetxamendurako enkantea eginen du, ahozko posturen bidez, gora jotzeko hainbesteko bakoitza 5.000 pezetakoa izanen delarik, apirilaren 26ko 51/99 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako udal ordenantzetan biltzen diren baldintzei jarraikiz. Hona hemen herri larreen identifikazioa, azalera, hasierako prezioa eta adjudikazio epea:

Lotea: Carra-Beire ureztatze saila. Azalera: 585 erregu. Hasierako prezioa: 75.000 pezeta. Adjudikazio epea: (1999ko irailaren 15etik edo adjudikazio egunetik aitzina): urtebete.

Lotea: Majuelos eta Barrancaz ureztatze saila. Azalera: 379 erregu. Hasierako prezioa: 65.000 pezeta. Adjudikazio epea: (1999ko irailaren 15etik edo adjudikazio egunetik aitzina): urtebete.

Lotea: Sur ureztatze saila. Azalera: 618 erregu. Hasierako prezioa: 90.000 pezeta. Adjudikazio epea: (1999ko irailaren 15etik edo adjudikazio egunetik aitzina): urtebete.

Enkantean parte hartu nahi dutenek horretarako eratutako mahaian, enkantea baino lehen, eskudirutan eta eskuratu nahi den lote bakoitzeko, dagokion hasierako prezioaren %2 ordaindu beharko du eta fidantza gisa, adjudikatzaileak kontratua beteko dela bermatu beharko du, adjudikazio epearen urteak, adjudikazioaren prezioarekin biderkatuz ateratzen den zenbatekoaren %2arekin.

Enkantea Udaletxean eginen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun baliodunean, arratsaldeko zortzietan. Pitillasen, bi milako uztailaren hamahiruan. Alkatea, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0006973