91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Aukera Berdintasunerako Planerako teknikari aholkularia izendapena berrestea

Iruñeko Alkatetzak, 2000ko ekainaren 15ean, honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Aukera Berdintasunerako Planerako teknikari aholkulari lanpostua betetzeko deialdiko epaimahaiak 2000ko ekainaren 8an emandako akta; akta hori idatzi zen, hain zuzen, aipatutako deialdiko baldintzak aldatzearen ondorioz; aldaketa 2000ko apirilaren 6ko ebazpenaren bidez onetsi zen, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 1.645 zenbakiko ebazpena -2000ko martxoaren 27koa- betetzeko. Ikusirik, bada, akta hori, erabaki dut berrestea María Pilar Mayo Falqueren izendapena, 1999ko azaroaren 15eko ebazpen baten bidez egina; funtzionarioa izanen da, Aukera Berdintasunerako Planerako teknikari aholkulari".

Iruñean, bi milako ekainaren hemeretzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0005939