91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

252/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2000-2001 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak onesten dituena.

Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du 2000-2001 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak onesteko.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofiziala azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1993-11-24koa), eta bi helburu nagusi ditu:

a) Hizkuntz Eskola Ofizialek Ikastetxe laguntzaileen bidez egiten den irakaskuntza ofizialeko curriculumean ezarri denarekin bat, urrutiko irakaskuntzaren modalitatean eman behar diren irakaskuntza betetzea.

b) Bigarren Mailako Hezkuntza eta urrutiko hizkuntzen irakaskuntza ofiziala aldi berean egiten dituzten Ikastetxe laguntzaileetan hizkuntzen irakaskuntza koordinatzea.

Bada, helburu horiek betetzeko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak bi programa garatu ditu urrutiko hizkuntzen irakaskuntza espezializatua ematea bideratzen dutenak.

That's English Programa 1993/94 ikasturtean hasi zen eta horren helburua hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako oinarrizko zikloa irakastea da, zehatzago ingelesez, urrutiko irakaskuntzaren modalitatean eta 16 urtetik gorako pertsonentzat.

Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuen arteko lankidetzarako programari esker, Ikastetxe horietako ikasleek, beraien borondatez, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako oinarrizko zikloko irakaskuntzak jasotzeko aukera dute, eta hori beraien irakasleen bidez egiten da.

Kontuan hartu da irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuan ezarritakoa, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuen lehen mailako irakaskuntzen antolamenduari buruzkoa ("Estatuko Aldizkari Ofizial"a, 1988-09-10ekoa), eta hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako oinarrizko zikloaren curriculuma ezarri duen 1993ko azaroaren 2ko Agindua, kasu honetan Urrutiko Hezkuntzari egokitua ("Estatuko Aldizkari Ofizial"a, 1993-11-13koa) eta azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretua, Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofiziala sortu duena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa 1993-11-24koa).

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernu eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 b) artikuluak esleitutako ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Foru Agindu honen eranskineko jarraibideak onestea. Aipatu jarraibide horiek Nafarroako 2000-2001 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautzeko dira.

2. Foru Agindu honetan ezarri diren jarraibideak Laguntza Administratiboko Zentroetan, Tutoretzako Laguntza Zentroetan eta adierazi den Eskola horren Ikastetxe Laguntzaileetan aplikatuko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira maila bereko edo ttikiagoko xedapenak, Ebazpen honekin bat heldu ez diren orotan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Baimena ematen zaio Hezkuntza zuzendari nagusiari Foru Agindu honetan xedatutakoa aplikatu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Bigarrena.-Foru Agindu hau eta horren eranskina igortzea Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Euskararen Didaktika eta Sustapeneren Atalera, Hizkuntzen Unitate Teknikora eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita hiruan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

I.-Programak

1.-That's English ikastaroa

1.1. Ikastaroaren deskripzioa

-That's English Programaren irakaskuntzak Hizkuntz Eskola Ofizialen Ingelesezko Oinarrizko Ziklokoak izanen dira 1993ko azaroaren 2ko aginduan ezarri denarekin bat.

-Adierazi diren irakaskuntza horiek 9 modulu izanen dituzte eta horietariko bakoitzak ikasturteko hiruhileko baten balioa izanen du. Hiru moduluko multzo batek HH.OO. II.eko ikasturte baten balioa izanen du, honako eskema honen arabera:

1etik 3ra bitarteko moduluek Lehen Mailaren balioa dute.

4tik 6ra bitarteko moduluek Lehen Mailaren balioa dute.

7tik 9ra bitarteko moduluek Lehen Mailaren balioa dute.

9. modulua gainditzen bada, Ingeles Hizkuntzako Oinarrizko Zikloa gainditu dela benetakotzen duen ziurtagiria emanen da.

1.2. Ikasleak onartzeko irizpideak

-Irakaskuntza hauek egin nahi dituzten pertsonek 18 urtetik gora izanen dute matrikulazioa egiten duten unean bertan, edo matrikulazioa egiten den urte horren abenduaren 31a aurretik bete 18 urte.

-Irakaskuntza hauek egiteko irakaskuntzako beharkizunak hauek dira: gutxienez jarraian adieraziko diren ikasketa hauetatik bat bukatuta edukitzea: Eskola Gradudunaren Titulua; Teknikari Laguntzailearen Titulua (Lehen Graduko L.H.), Eskola Ziurtagiria edo Lehen Ikasketen Ziurtagiria, edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda edukitzea.

-Bigarren edo hirugarren mailan matrikulatzeko, ikasleek, aurreko idatz-zatietan adierazi diren beharkizunak ez ezik, baldin eta aurrez egin ez badute, ondoko baldintza hauek frogatu beharko dituzte:

.HH.OO. II.eko lehen maila gaindituta izatea, hala bertaratuz nola urrutiko modalitateetan, gero bigarren mailako matrikula egiteko.

.HH.OO. II.eko bigarren maila gaindituta izatea, hala bertaratuz nola urrutiko modalitateetan, gero hirugarren mailako matrikula egiteko.

.1. eta 2. moduluak gaindituta edukitzea 2. mailako matrikula egiteko, eta 4. eta 5. moduluak gaindituta edukitzea 3. mailako matrikula egiteko.

.Ikaslearen Hasierako Balorazioan (IHB) aldeko irizpena jasotzea.

-Errekuperatzeke 3. edo 6. moduluak besterik ez dituen ikasleak, baldin eta ez bada hurrengo mailan matrikulatu (bigarrena edo hirugarrena), errepikatzaile moduan inskribatzen ahal da lehen edo bigarren mailan, eta ekaina eta iraileko deialdiak izanen ditu modulu horiek gainditzeko. Errekuperatzeke 9. modulua besterik ez duen ikaslea errepikatzaile moduan inskribatzen ahal da, eta ekaina eta iraileko deialdiak izanen ditu modulu hori gainditzeko.

-Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB), hau da, 1993ko azaroaren 2ko M.A.n aurreikusi dena, hurrengoentzako da: aurrez ingelesaren ezagutzan maila duten eta aurreko mailak egin eta gainditu gabe That's English Programaren bigarren edo hirugarren mailan sartu nahi duten pertsonentzat. Adierazi den balorazio hori irailean eginen da.

Hasierako Balorazioaren emaitzako txosten positiboak urrutiko modalitateko bigarren edo hirugarren mailan sartzeko aukera emanen du, eta, berak bakarrik, ez du irakaskuntzako ondoriorik izanen. Hasierako Balorazioa gainditzeak urrituko modalitatean hizkuntzak irakasteko baimena duten Hizkuntz Eskola Ofizial eta Zentro guztietan izanen ditu ondoreak, eta proba hori eginen den ikasturtean baino ez du izanen indarrik.

Ez du Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB) egiteko aukerarik izanen aurreko ikasturtean edozein Hizkuntz Eskola Ofizialetan matrikulatuta egon eta matrikulatu den ikasturtea gainditu ez duenak.

Hasierako Balorazioa egitea eskatzen duten ikasleek aurreinskripzioa egin beharko dute iritsi nahi duten maila horretan. Horren emaitzak ezagutu ondoren, hala denean, behin betiko formalizatuko dute matrikula.

-That's English Programako ikasleek, ondore guztietarako, Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialeko ikasle ofizialen maila izanen dute eta aldi berean ezin dute bertaratzeko modalitatean irakaskuntza bera ikasi.

Espedienteetan bikoiztasuna antzematen bada ikasleak modalitateetarako bat hautatu beharko du eta borondatez uko eginen dio bati; horrela egin ezean ofizioz ekingo da eta bi Eskolen arteko akordioaren bidez baten baxa emanen zaio.

1.3. Matrikulazioa eta deialdien muga

-2000/2001 ikasturtean mailetan eginen den matrikulak, 1.1. puntuan ezarri denarekin bat, Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak ezarriko dituen datan eginen da.

-Programako mailetan lehenengoz matrikulatuko diren ikasleek gehienez 2 ikasturte izanen dute maila bakoitza gainditzeko: lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.

Bi ikasturte horiek igaro ondoren, ikasleek gutxienez lehen mailako 1. eta 2. moduluak, edo bigarren mailako 4. eta 5. moduluak, edo hirugarren mailako 7. eta 8. moduluak gaindituta izanen dituzte That's English Programan ikasten jarraitzeko eta hurrenez hurren bigarren edo hirugarren mailan betetzeko izanen dituzten 3., 6. edo 9. moduluekin aurrera egiteko.

-Aurreko idatz-zatietan ezarritakoa betetzen baldin bada, aurreko ikasturtean matrikulatuta egon diren ikasleei bermatu eginen zaie plaza. Gainerako ikasleei eskura dauden plazak esleituko zaizkie eta esleipen hori eskabideen ordena hertsiki betez eginen da.

-Matrikula Eskolan bertan eta Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren Laguntza Administratiborako Zentroetan eginen da. matrikula egiteko ikasleak matrikularen inprimakia aurkeztuko du, era egokian beteta, eta horrekin batera N.A.N.aren fotokopia eta bi argazki. Halaber, ondoko hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Lehen mailan matrikulatzeko: eskatu den titulu edo ziurtagiriaren fotokopia erkatua (Eskola Graduduna, Teknikari Laguntzailearen Titulua L.H. 1.ean, Lehen Ikasketen Ziurtagiria edo Eskola Ziurtagiria) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda edukitzearen ziurtagiria.

b) Bigarren edo hirugarren mailan matrikulatzeko:

-Baldin eta That's English Programako ikaslea bada eta lehen edo bigarren maila gaindituta badu -edo gutxienez maila bakoitzeko lehen bi moduluak-, kalifikazioen informazio buletinaren fotokopia.

-HH.OO. II.ean bertaratzeko modalitatean lehen edo bigarren maila gaindituta badu, Ikastetxeak ematen duen Irakaskuntzako Ziurtagiri Ofiziala.

c) Baldin eta aurrez ingeles hizkuntza ezagutzen badu eta lehen edo bigarren maila ikasita edota gaindituta eduki gabe bigarren edo hirugarren mailara iristeko Ikaslearen Hasierako Balorazioaren (IHB) proba egin nahi badu, a) idatz-zatian adierazi den dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Ikaslearen Hasierako Balorazioaren (IHB) proba egitea eskatuko duten ikasleek ezin dute matrikula formalizatu harik eta horren emaitzak ezagutu arte.

-Matrikula formalizatu ondoren, material didaktikoaren kontzeptuan ingresatu den munta interesatuari egotzi ezin zaizkion zioengatik matrikula deuseztatu behar denean baino ez da itzuliko.

-Espedientea lekualdatzeko eskabideak eta ikasleak egoitza aldatu duelako egin behar diren espedienteak Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialean edo Tuterako Laguntza Administratiborako Zentroan tramitatuko dira, destinoko ikastetxean plaza dagoela baieztatu ondoren.

-Baldin eta That's English Programako ikasle batek ikasketak bertaratzeko modalitatean jarraitu nahi baditu, modalitate horretara sartzeko Hizkuntz Eskola Ofizialek jendea onartzeko ezarri duten izaera orokorreko prozedurak eraenduko du.

1.4. Ikastetxeak

Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko modalitatean hizkuntzen irakaskuntza ofiziala Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren bidez irakatsiko da.

Eskolak, egoitza nagusia ez ezik, beste ikastetxe batzuen laguntza jasoko du. Ikastetxe horiek derrigorrez bidezko baimenak izanen dituzte; batzuk Laguntza Administratiborako Zentroak eta beste batzuk Tutoretzarako Laguntza Zentroak izanen dira. Horiek ikasleei jaramon egiteko beharrezkoak diren azpiegiturak hornituko dituzte.

Halaber, azterketak egiteko, Eskolak beharrezko ikasgelak izanen ditu beste Ikastetxe batzuetan; horretarako Ikastetxe ukitu horien zuzendarien baimena izan beharko du.

1.5. Irakasleak

A) Programa irakasten duten irakasle-tutoreak

-Irakaslegoa Hizkuntz Eskola Ofizialeko irakasleen kidegokoa izanen da, edota Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko hizkuntzako irakasleak izanen dira.

-That's English ikastaroko irakaskuntzetako irakasleak Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialean zerbitzu eginkizunetan destinoa dutenak izanen dira. Behar izanez gero, ordutegia eskola horretan beteko duten dedikazio partzialeko irakasleak ere sartu ahalko dira. Salbuespen kasuetan baino ez, baldin eta ezinezkoa bada adierazi den irakaslego hori atxikitzea, derrigorrezko lansaioa bukatu eta dedikazio partzial ordaindua duten irakasleak egoten ahal dira, urtarrilaren 30eko 16/1995 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (NAO, 1995-02-13).

-Hautatu den irakaslegoak dedikazioaren konpromisoa ikasturte osoko eskaintzari egokitu beharko dio, hala ikasleen tutoretzako arretari nola ebaluazioari dagokionean.

-Irakasle-tutore bakoitzaren dedikazioak, orduetan, gutxienez astero ordu bateko ahozko praktikako saioa bermatuko du dagokion ikasle taldearekin, eta baita idatziz egiten diren jarduerak eta moduluko probak zuzentzeko, idatzizko azterketak zaintzeko eta ahozko proben epaimahaietan eskuhartzeko beharrezko denbora ere. Halaber, irakasleak koordinazio bileretara joanen dira baldin eta deialdia egiten bazaie.

B) Ordezpenak

Kontuan hartu behar da urrutitik hizkuntzak irakasteak eta Urrutiko Hizkuntz Eskolan matrikulatu den ikasleak ezaugarri bereziak dituela eta, ondorioz, nahitaezkoa da ordezpenak aurreikustea eta arautzea; beraz, irakasle tutoreek izan ditzaketen edozein ausentzia estaltzeko ordezko irakasleak izanen dira eta horregatik urtarrilaren 30eko 16/1995 Foru Dekretuan ezarri diren konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte.

1.6. Tutoreen arreta

-Ikasleek, astero tutoretzako ordu baten bidez, irakasle espezialisten laguntza izanen dute ingeles hizkuntza ikasteko prozesuan. tutoretza hori ikasturte osorako bermatuko da.

Tutorearen laguntzarako saioak taldeetan eginen dira eta ikasleen asistentzia borondatezkoa izanen da. Halere, ikasleen asistentzia ebaluatzeko, hilabetean behin egiaztatuko da asistentzia hori.

Tutoretza saioen helburuak hauek izanen dira:

.Ahoz adierazten denean komunikatzeko trebeziaren garapena sustatzea eta interakziorako zereginaren baitan beste trebezia batzuekin batera integratzea.

.Ingelesaren ikaskuntzan prozesua erraztuko duten beste teknika eta estrategia batzuetan orientazioa ematea.

.Idazteko eta heteroebaluazioko jarduerak zuzentzea eta azterketa eta zuzentasuna bermatzea.

Halaber, zilegi da bakarkako tutoretzak antolatzea eta, hala denan, errekuperazio taldeentzakoak.

1.7. Bitarteko didaktikoak

Bitarteko didaktikoen banaketa U.H.B.G.Z. eta N.U.H.E.O.k zuzendu eta koordinatuta eginen da. Bi erakunde horiek ikasleak matrikula egin duen eta hori formalizatu ondoren bitarteko horiek jasoko dituen Laguntza Administratiborako Zentroen zuzkidura bermatuko dute.

Ikasleak testuliburu bat, audiokasete bat eta jarduerak egiteko koaderno bat jasoko du modulu bakoitzerako.

Halaber, lehen emanaldian ikasleak informazio gida bat eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren ezaugarri berezien berri ematen duen gehigarri bat jasoko ditu.

1.8. Ebaluazioa

-Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofiziala modulu guztien ebaluazio proben arduraduna izanen da; dena den, horretarako Urrutiko Hezkuntza Berritzeko eta Garatzeko Zentroaren (U.H.B.G.Z.) laguntza izan dezake.

-Probak Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak ezarriko dituen Zentroetan eginen dira eta tutoretzaren erantzukizuna duten irakasleek batu eta zuzenduko dituzte Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialeko Ingeles Departamentuak koordinatuta. Beharrezkoa den kasuetan ikasturtean zehar ordezpenak eginen dituen irakasleen laguntza erabiltzen ahal da eta, aparteko kasuetan baino ez, hizkuntzen arloan espezialistak diren barn Programa honetan ez dauden irakasleen laguntza, baldin eta Hizkuntz Eskola Ofizialen edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko kideak badira.

-Ikasturtean zehar hiru idatzizko froga eginen dira:

.Lehenbizikoa abenduan eginen da eta hori 1. moduluaren edukiei buruzkoa izanen da (lehen ikasturteko ikasleentzat), 4. moduluari buruzkoa (bigarren ikasturteko ikasleentzat) eta 7. moduluari buruzkoa (hirugarren ikasturteko ikasleentzat). Une horretan 3. moduluko edukien errekuperazioa eginen da bigarren mailan matrikulatuta dauden ikasleentzat eta modulu hori gainditu ez dutenentzat, eta 6. moduluko errekuperazioa hirugarren mailan matrikulatuta dauden ikasleentzat eta modulu hori gainditu ez dutenentzat.

.Bigarrena martxoan eginen da. Proba honetan 2. moduluaren edukiak ebaluatuko dira (lehen mailako ikasleentzat), 5. moduluarenak (bigarren mailako ikasleentzat) eta 8. moduluarenak (hirugarren mailako ikasleentzat). Halaber, 1., 4. eta 7. moduluak gainditu ez dituzten ikasleentzako errekuperazioak eginen dira.

.Hirugarrena ekainean eginen da eta proba honetan 3. moduluaren edukiak ebaluatuko dira (lehen mailako ikasleentzat), 6. moduluarenak (bigarren mailako ikasleentzat) eta 9. moduluarenak (hirugarren mailako ikasleentzat). Data horretan maila bakoitzeko aurreko moduluetako edukiak gaindituz ez dituzten ikasleentzako errekuperazioak eginen dira.

-Ikasturtean zehar (ekainean, irailean, abenduan) izanen diren deialdietatik edozeinetan 3., 6. eta 9. moduluetako proba idatziak bukatu ondoren, ikasleek horietariko bakoitzean ahozko proba bat egin beharko dute Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak izendatuko duen epaimahai baten aurrean; epaimahai horretan gutxienez bi irakasle egonen dira: irakasle-tutore bat eta Urrutiko Hizkuntz Eskolako irakasle bat.

Ahozko proba eta idatziaren artean ez da batez-besteko batura eginen; biak gainditu behar dira.

Azkenik, irailean, modulu guztien errekuperazio probak eginen dira.

-Modulu bakoitza gainditzen denean, ziurtagiria emanen da eta horrek, hezkuntzako modalitate honen ondoreetarako, behin betiko frogatuko du probak gainditu direla, baina honen hurrengo paragrafoan ezarriko dena kontuan hartuta betiere.

1.1. puntuan ezarri den bezala, 3., 6. eta 9. moduluak gainditzea, hurrenez hurren, bertaratuz egiten den irakaskuntzan 1. 2. eta 3. ikasturteak gainditzearen baliokidea da.

-9. modulua gainditzeak Hizkuntz Eskola Ofizialen ingeles hizkuntzako lehen mailaren oinarrizko zikloa gainditzearen irakaskuntzako ziurtagiria eskuratu dela esan nahi du.

1.9. Erreklamazioak

Erreklamazioa ekain, irail eta abenduko behin betiko kalifikazioei buruzkoa izaten ahal da eta, horrelakorik badago, ikasleak idatziz aurkeztuko du Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren zuzendariari zuzendua; hori egiteko epea Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak kalifikazioak jendaurrean jarri eta 2 egun baliodunekoa izanen da.

Zuzendariak bidez epaimahaiari aurkeztuko dio erreklamazioa, gehienez 2 egun balioduneko epean hari buruzko eztabaida egin eta ebazpena eman dezan; ebazpena emateko, aintzat hartuko da proba ezarritako eta jendaurrean paratutako maila eta edukiekin bat datorren, hala nola balorazioa egiteko irizpideekin.

Erreklamazioa ontzat ematen baldin bada, epaimahaiburuak bidezko zuzenketa proposatuko dio Eskolako zuzendariari eta Aktan eta gainerako dokumentuetan bidezko prozedura arautuak betez kalifikazio berria idatzi beharko da.

Ikaslearen erreklamazioa ezetsi eta hark erreklamazioari eutsiz gero, Eskolako zuzendariak erreklamazioaren idatzia, epaimahaiaren bilkuraren Akta eta erreklamatutako ariketak igorriko ditu Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta horrek, beharrezkoa juzkatzen baldin badu, beste proba bat proposatzen ahalko du; Ebazpenaren proposamena Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariari igorriko dio.

Ikasleak Eskolako zuzendariari erreklamazioa aurkezteko epea 2 egun baliodunekoa da eta zuzendariak dokumentazio guztia Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaltzeko duena, aldiz, 3 egun baliodunekoa.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko Zuzendaritzak ebazpena emanen du 15 egun balioduneko epean, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak berak espedientea aztertu eta hari buruzko txostena eman ondoren.

1.10. Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren eskurantzak

Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialari dagokio:

.Hezkuntza eta Kultura Departamentuarekin lankidetzan aritzea That's English Programaren administrazio eta irakaskuntzako arloen jarraipen eta kudeaketan.

.Material didaktikoaren banaketaren koordinazioa.

.Ebaluazio proben koordinazio, gainikusketa eta burutzapena.

.Baldin eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak bidezkotzat jotzen badu, Programaren jarraipenerako Nafarroako Gobernuak, U.H.B.G.Z.ak eta Argentariak ezarriko dituzten batzorde teknikoen kide izatea.

.Moduluen ziurtagiriak gertutzea eta hezkuntzako eskaintza honetan ikasten duten ikasleen ebaluazio eta jarraipena egitea.

.That's English Programari dagozkion probak ebaluatzeko beharrezkoak diren epaimahaiak izendatzea, Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien ZerbitzuaK ikus-onetsita.

.Hezkuntza eta Kultura Departamentuarekin lankidetzan aritzea That's English Programarako irakasle-tutoreen esleipenean.

2.-Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofiziala eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuen artean atzerriko hizkuntzak eta Euskara irakasteko lankidetzan aritzeko programa

2.1. Irakaskuntzak

2.1.1. Ezaugarriak.

Programa honen xedea Bigarren Hezkuntzako nahi duten ikasleei Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialeko ikasle ofizial izateko aukera ematea da eta beraien ikastetxeetan izatea hurrengo arauetan jasotako irakaskuntzak: irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1988-09-10ekoa), abenduaren 1eko 1523/1989 Errege Dekretuan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1989-12-18koa) eta urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1992-02-05ekoa) eta baita 1993ko azaroaren 2ko Aginduan ere (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1993-11-13koa); horrela, bada, ikasleak, aldi berean jasotzen ahal ditu Bigarren Hezkuntzako helburu propioak eta irakaskuntzako bidezko ziurtagiriak lortzea ekarriko duten Hizkuntz Eskola Ofizialetako irakaskuntza espezializatuetakoak.

Arestian adierazi den Programa horretan kontuan hartu behar da Bigarren Hezkuntzako eta HH.OO. II.ekoek ezaugarri bereiztuak dituztela baina, aldi berean, biek hizkuntzazko helburu eta eduki komunak dituztela.

Beharrezkotzat jo da aldiro bilerak egitea N.U.H.E.O. eta ikastaroak Programa honen arabera irakasten dituzten Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuetako departamentu didaktikoen artean. Ildo horretatik, ikasturtearen hasieran beharrezko bilera guztiak eginen dira HH.OO. II.eko oinarrizko zikloko irakaskuntza espezializatuetara moldatu den curriculumeko programazio didaktikoa egiteko.

Ikasturtean zehar gutxienez hilero bilera bat eginen da Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola sortzeko azaroaren 15ean emandako 339/1993 Foru Dekretuan aipatzen den curriculum egokituaren garapena aztertzeko, horixe aplikatu behar baitzaie lankidetza programa honetan matrikulatuta dauden ikasleei, Bigarren Hezkuntzako Institutu eta Ikastetxeetan ematen diren ikastetxeetan, eta, hala denean, programa honen aplikazio praktikoan sortzen ahal diren arazoak ebazteko. Programan berriki sartu diren ikastetxeen kasuan, bilerak hiru astetik behin egin ahalko dira.

Ikasturtearen amaieran lankidetza Programaren ebaluazioa egiteko beharrezko bilera guztiak eginen dira eta, besteak beste, programazio didaktikoa zenbatean bete den aztertuko da, edo ikasleek eskuratu dituzten emaitzak, egin diren proben berrikuspena etab. Halaber, egin den ebaluazioaren ondorioz, hurrengo ikasturteetan Programa hobetuko duten neurriak hartuko dira.

Horrela, bermatu eginen da helburu, eduki eta ebaluazioaren irizpideen egokitzapena eta horiek N.U.H.E.O.ko programazioan bilduko dira. Beharrezko egokitzapenak eginen dira N.U.H.E.O.n matrikulatuta dauden ikasleei irakaskuntza horiek irakastearen ondoreetarako.

Aurreko idatz-zatian adierazi diren edukiak eskolako ohiko orduetan irakatsiko dira, ikasleen eskola orduetan alegia.

2.1.2. Mailen egokitzapena.

Hizkuntz Eskola Ofizialeko lehen mailako oinarrizko zikloko mailak, oro har, araubide orokorreko irakaskuntzekin batera ikasiko dira, ondoko eskema honetan ezarri denaren arabera.

HH.OO. I.eko 1.a D.B.H.ko 3.a

HH.OO. I.eko 2.a D.B.H.ko 4.a

HH.OO. I.eko 2.a L.O.G.S.E. Batxilergoko 1.a-2.a

Aurrekoa gorabehera, N.U.H.E.O.arekin lankidetza programa egiteko Bigarren Hezkuntzako institutu edo ikastetxeetako D ereduko D.B.H.ko 3. mailan dauden ikasleek, Hizkuntz Eskola Ofizialetako irakaskuntzen hirugarren maila eginen dute aldi berean, N.U.H.E.O.k ezarritako mailakatze proba egin ondoren.

Ikasleak matrikulatuta dagoen HH.OO. II.eko irakaskuntzak beti jasoko ditu ikasgelan bertan eta bere irakaslearen bidez. Ezin zaio inoiz ikasle talde bati ikasgela berean, ordu berean eta irakasle berak HH.OO. II.eko maila bat baino gehiago irakatsi.

2.2. Hizkuntzak

2000/2001 ikasturtean lankidetzaren barruan sartzen diren atzerriko hizkuntzak frantsesa, ingelesa eta euskara izanen dira.

Frantsesaren eta ingelesaren kasuan, hezkuntzako eskaintza honen barruan sartu ahalko dira hala Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza nola bigarrena badira.

2.3. Ikasleak

A) Onarpena eta matrikulazioa

Ikasleentzat Programa honetan eskuhartzea borondatezkoa da ikasleentzat eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren baimena duten Ikastetxe eta Institutuetan eginen da. Programa honetako irakaskuntzak eginen dituzten ikasle guztiek matrikula N.U.H.E.O.n tramitatu behar dute eta ezinezkoa da aldi berean beste Hizkuntz Eskola Batean hizkuntza bera ikastea.

Onesteko beharkizunak hauek dira: ikasleek 14 urte baino gehiago eduki behar dituzte matrikulazioa egiten duten unean bertan, edo matrikulazioa egiten den urte horren abenduaren 31a aurretik bete 14 urte.

2000/2001 ikasturterako Hizkuntz Eskolako oinarrizko zikloan lehen aldiz irakaskuntzako beharkizuna Programa hori irakasteko bidezko baimenak dituzten Ikastetxeetan gutxienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailan matrikulatuta egotea da.

2.1.2. "Mailen egokitzapena" deritzon idatz-zatian ezarri dena kontuan hartuz, hau da, Ikasleak matrikulatuta dagoen HH.OO. II.eko irakaskuntzak beti jasoko dituela ikasgelan bertan, ordutegi berean eta bere irakaslearen bidez ezarri duen horretan, ekain eta iraileko deialdietan HH.OO. II.eko bidezko maila gainditu ez duten ikasleek ezin dute HH.OO. II.eko maila hori errepikatu hurrengo ikasturtean baldin eta araubide orokorreko irakaskuntzako goragoko mailako ikasturtera igo badira.

Salbuespen bezala, HH.OO. II.eko irakaskuntza espezializatuetako oinarrizko zikloko 2. eta 3. mailetan matrikulatzen ahal dira hurrenez hurren irakaskuntza horietako 1. eta 2. ikasturteak ikasi gabe hurrenez hurren 2. eta 3, mailetara iristeko bidezko proba gainditzen badute, eta baldin eta Ikastetxe horrek baimenduta duen eta jarraibide hauen 2.1.2. puntuan ezarri den egokitzapenak horretarako biderik ematen badu.

Proba hori deialdi bakarrean eginen du N.U.H.E.O.k eta hurrenez hurren direlako arrazoiengatik HH.OO. II.eko 1. eta 2. mailak gainditu ez dituzten ikasleentzat dira. Ikasleok hauek dira:

1. Lankidetza Programari atxikita ez dauden Ikastetxe edo Institutuetako ikasleak.

2. Programari atxikita zegoen Ikastetxe edo Institutuetako ikasleak, baina lehenengoz eginen dutenean.

3. Programari atxikita zegoen Ikastetxe edo Institutuetako ikasleak, baina EE.OO.II.eko maila gainditu ez dutenean eta orain HH.OO. II.eko 3.eko programan sartu nahi dutenak (batxilergoa). Ezin dute sartzeko proba hau egin aurreko ikasturtean edozein Hizkuntz Eskola Ofizialetan matrikulatuta egonik matrikulatuta egon diren maila hori gainditu ez duten ikasleek.

Hori guztia gorabehera nahitaezkoa da sartzeko proba honen bidez eskuratuko duten maila Ikastetxeak atzematen dituen mailen egokitzapenarekin bat etortzea.

Mailaren proba honek bakarrik izango du irakaskuntzako eraginkortasuna Programa honetan bidezko ikasturte horretan baldin eta ikasleak sailkatua izan den maila gainditzen badu.

Ikasleak Programa honetan Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak ezarriko dituen egunetan matrikulatuko dira.

Data horiek baino lehenago ikasleak, bere Ikastetxearen bidez, informazio egokia jasoko du, hala hezkuntzako eskaintza honi buruzkoa nola matrikulatzeko bete behar diren beharkizunei buruzkoa.

B) Ikasleak taldekatzea

Ikastetxe Laguntzaile bakoitzak bere ezaugarriei ondoen egokitzen zaion antolatzeko formula hautatuko du, baina betiere baldin eta antolakuntza horrek 2.1.2. idatz-zatian ezarri diren baldintzak betetzen baditu eta irakasleen aukerak kontuan hartuta.

2.4. Irakasleak

A) Irakastea

Programa hau ondore horretarako baimena duten eta irakaskuntza hauek irakasteko eskatzen den titulazioa duten Ikastetxe eta Institutuetan irakatsiko da, eta indarreko araudian ezarri dena beteko da.

Irakasleek hezkuntzako eskaintza honetan laguntzea borondatezko kontua izanen da eta adierazi den programako ikasle guztientzat beteko da 2.1.2 idatz-zatian,"Mailen egokitzapena" deritzonean ezarri dena bete arte.

Ikasleek beraien eskola ordutik astero ordu bat eginen dute curriculumean irakasten duten bi talde edo maila bakoitzeko eta ordu hori probak zuzentzeko edo koordinazioaren emaitzako lanak egiteko izanen da; ekain eta iraileko probengatik zehaztuko diren konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte.

B) Koordinazioa

2.1.1. idatz-zatian ezarri denarekin bat beharrezkoa da, Programa honetan ezarri denari jarraikiz, Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren eta atzerriko hizkuntzak edota euskara irakatsiko dituzten Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuetako departamentu didaktikoen arteko koordinazioa, eta ahaleginak eginen dira Bigarren Hezkuntzako atzerriko hizkuntzen curriculumak eta Hizkuntz Eskola espezializatuen irakaskuntzak bateragarri egiteko.

2. puntuko 2.1.1. idatz-zatian, "Ezaugarriak", "Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren eta atzerriko hizkuntzak eta euskara irakatsiko dituzten Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuetako departamentu didaktikoen arteko lankidetza programa" horretan, besteak beste, ondoko arloak landuko dira:

a) Sasoi egokian Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak Hizkuntza eskolen irakaskuntza espezializatuei egokitutako curriculumarekin egin duen programazioaren jarraipena komunean azaltzea, eta hori ikasturte amaieran eskuratu behar diren helburuak kontuan hartuta egitea.

b) Ikasleek lortu behar dituzten trebezia guztien azterketa, eta baita horiek praktikan erabiltzeko material eta jarduerarik egokienenak ere.

c) Probetan aplikatzen ahal diren irizpideak aztertzea eta baloratzea, objektiboki zenbatetsi ezin direnak barne.

d) Ikasleak ikasturtean zehar egin behar dituen idatzizko proben antzekoak egitea; proba horietan ekimena eta azken iritzia nahitaez Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialarena izanen da.

e) Ahozko adierazpenaren probak egiteko beharrezko euskarriak gertutzea.

2.4. A) puntuan adierazi den irakaskuntza ez ezik, irakasle horiek ebaluazio prozesuan eskuhartuko dute honen hurrengoko puntuan ezarri diren baldintzak betez.

2.5. Ebaluazioa

Ebaluazioak, HH.OO. II.eko irakaskuntzako espezializatuen oinarrizko zikloa gainditzeko irakaskuntzei dagokienean, ondoko hauek beteko ditu:

a) N.U.H.E.O.n matrikulatuta dauden ikasleek Eskola horren ziurtagiriak jasoko dituzte eta, ondorioz, Eskola hori izanen da ebaluazio irizpideak ezarriko dituena. Ikasleek, ikasturtea hasi aurretik, irizpide horiek ezagutuko dituzte.

b) Ebaluazio proben koordinazioa eta prestaketa Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialari dagokio.

c) Ikaslea idatzizko eta ahozko proben bidez ebaluatuko da. Ikasturtean zehar ikasleek saioak izanen diren probak eginen dituzte eta horien helburua, alde batetik, irakaslegoak irakasten ari diren irakaskuntza curriculum moldatuari egokitzen zaion jakitea da eta, bestetik, ikasleak ikasturtearen amaieran aplikatuko zaizkion ebaluazio irizpideak praktikan ezagutzea da.

d) Oro har probak eginen dira ekain eta irailean. Azken horiek ekaineko probak gainditu ez dituzten ikasleentzako izanen dira.

Lehenengo idatzizko proba eginen da; hori nahitaez gainditu behar da gero ahozkoa egiteko. Bigarren hori derrigorrezkoa izanen da maila guztietan.

Proba horiek egiteko epaimahai mistoak eratuko dira eta horretan Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialeko irakasle bat eta bidezko Ikastetxe edo Institutuko beste bat egonen dira.

Idatzizko probak Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialean eginen dira eta Ikastetxe eta Institutuetako irakasleek zuzenduko dituzte, N.U.H.E.O.ko bidezko departamentu didaktikoak koordinatuta.

Ekainean idatzizko proba baino gainditu ez duten ikasleek irailean, bidezko epaimahaiaren aurrean, ahozko proba baino ez dute eginen. Baldin eta ez badute proba hori gainditzen, ekainean gainditu den proba horrek ez du irakaskuntzako baliorik edukiko eta, horrela, ez gaindituaren kalifikazio orokorra jasoko dute.

2.6. Erreklamazioak

Atal honetan Eranskin honetako That's English Programako 1.9. puntuan ezarri dena beteko da.

2.7. Baliabide didaktikoak

N.U.H.E.O.k,bere programazioan, testuliburuak eta material osagarriak ezarriko ditu eta horien bidez aurreikusi diren helburuak eskuratzen ahal dira. Liburu eta material horiek orientaziozkoak izanen dira, ez nahitaezkoak.

2.8. Ikastetxeak

Hasieran behintzat, Programa hau Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutu guztietan aplikatzen ahal da.

Borondatez Programa honetan eskuhartu nahi duten Ikastetxe eta Institutuek Hezkuntza eta Kultura Departamentuan eskatu behar dute irakaskuntza hori ezarri nahi den ikasturtearen aurreko apirilaren 1.a baino lehen, eta hori urriaren 18ko 583/1995 Foru Aginduan ezarri dena betetzeko da (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1995-11-08koa). Ildo horretatik Ikastetxe edo Institutuko atzerriko hizkuntzen edota Euskal Hizkuntza eta Literaturaren departamentuaren edo departamentuen eskabidea aurkeztu beharko da eta horrek Ikastetxeko Eskola Kontseiluaren onespena izanen du.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ebatzi eginen du eta horretarako kontuan hartuko ditu Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren eta baita Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren bidezko txostenak.

Lankidetza hasi duten Ikastetxe eta Institutuek ikasleekin hartu duten konpromisoa bete beharko dute gutxienez Programa hasi eta hala araubide orokorreko irakaskuntzetan nola DD.BB. II.ekoetan, Ikastetxeak, hala denean, baimenduta duen eta 2.1.2. puntuan ezarri diren mailen egokitzapenarekin bat alegia, era egokian aurrera egin duten ikasle horiek Ikastetxeak baimenduta duen Bigarren Hezkuntzako zikloa edota etapa bukatu arte.

II.-Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra

1.-Edukia

Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak, ikasturtearen hasieran, Urteko Programazio Orokorra eginen du eta horrek hezkuntzako jarduera guztien garapen koordinatua bermatuko du, zehatzago That's English Programarena eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuekin lankidetzan egiten den Programarena.

Urteko Programazio Orokorra Eskolako zuzendaritza taldeak eginen du eta ondoko atal hauek izanen ditu:

1.1. Ikastetxearen ordutegi orokorra

Gutxienez ondoko hauek izanen ditu:

-Eskola komunitatea Eskolara joateko ordutegia.

-Jendea hartzeko Laguntza Administratiborako Zentroen ordutegia.

-Eskolan eta tutoretzarako laguntzako zentroetan Thatùs English Programako jendea hartzeko ordutegia.

-Irakaskuntzako langileen ordutegi orokorra.

-Kide bakarreko gobernu organoen ordutegia.

-Irakaskuntzako langileen banakako ordutegia.

-Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuen arteko lankidetza programa irakasten den Ikastetxe laguntzaileetako irakasleekin koordinazioa egiteko bileren ordutegia

1.2. Irakaskuntzako jarduerak

Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak jardunean ari diren programetan ikasturte osoan eginen diren jarduketa guztien egutegia prestatu behar du.

-That's English urrutiko ingeles ikastaroaren programazioa; horren barruan, bereziki, programa honetako irakasle tutoreekin egin behar diren koordinazio bileren arlokoak, probak prestatzea, proba horien ebaluazioak egiteko beharrezkoak diren epaimahaiak izendatzea, proba horiek era koordinatuan egin eta zuzentzea, erreklamazioak eta abar.

-Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuekin lankidetzan egin den eskaintzaren programazioa; programazio hori, halaber, Ikastetxe laguntzaileen atzerriko hizkuntzako edota Euskal Hizkuntza eta Literaturako departamentu didaktikoei dagokien programazioan azalduko da eta horren barruan curriculum egokituaren elementuak azaldu eta helburuak, edukiak, metodo pedagogikoak eta irakatsiko diren mailen ebaluazioak egiteko irizpideak azalduko dira. Halaber, Ikastetxe laguntzaile guztien irakasleekiko koordinazioari, probak egiteari eta epaimahaien izendapenari lotuta dauden arloak adieraziko dira.

1.3. Memoria administratiboa

Zuzendaritza taldeak memoria administratiboa eginen du eta horretan, beste elementu batzuen artean, Ikastetxearen Antolamendurako Agiria (IAA) sartuko da.

Dokumentu horiek betetzeko inprimakiak Hezkuntza eta Kultura Departamentuak igorriko ditu Eskolara eta, gero, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko dira ikasturteko irakaskuntzako jarduerak hasi eta 20 eguneko epearen barruan.

2.-Prestatu, onetsi eta ebaluatzea

Ikastetxeko Zuzendariari dagokio Urteko Programazio Orokorra era egokian egitea bideratuko duen jarduketa egutegia ezartzea.

Urteko Programazio Orokorra N.U.H.E.O.ko zuzendaritza taldeak onetsi behar du ikasturteko irakaskuntzako jarduerak hasi eta 20 eguneko epearen barruan.

Urteko Programazio Orokorraren ale bat igorriko zaio Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari; eragiketa hori abenduaren 1.a aurretik eginen da.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikertuko du Urteko Programazio Orokorra egokitzen zaion Jarraibide hauetan xedatzen denari, eta zer zuzenketa egin behar diren adieraziko du, batere egin behar bada.

Apirilaren 30a aurretik Eskolak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari ekaineko jardueren behin betiko egutegia igorriko dio, eta ekainaren 30a aurretik , irailekoak; horretan azken frogak eta ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko da, eta baita kontsultak egiteko aldia ere.

Urteko Programazio Orokorra ikastetxeko kide guztiek nahitaez bete beharrekoa izanen da.

Ikasturtean zehar zuzendaritza taldeak ebaluatu eginen du Urteko Programazio Orokorra zenbateraino betetzen ari den.

Ikasturtea bukatzean, zuzendaritza taldeak ebaluatu eginen du Urteko Programazio Orokorra zenbateraino bete den. Ondoriorik aipagarrienak Memoria batean jasoko dira eta hura Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da uztailaren 10a baino lehen.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ezarpen prozesua eta irakaskuntza hauek eraentzen dituzten arauak betetzen direla zainduko du; halaber, izaera orokorra izanik hezkuntzako modalitate honetan eragina izaten ahal duten gainerako guztiak betetzen direla zainduko du.

III.-Irakaskuntzako koordinazioa

N.U.H.E.O.n bertan irakasten diren hizkuntza adina departamentu eratzen ahal dira.

Departamentuaren eta Departamentuburuaren zereginak Hizkuntza Eskola Ofizialarenak izanen dira baina Urrutiko Irakaskuntzak dituen berezitasunei egokituta.

IV.-Irakasleak

1.-Lanaldia eta ordutegia

Oro har, Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialeko irakasleek, zuzendaritza taldea barne, eta baita N.U.H.E.O.ko programen garapenarekin lotuta dauden jardueretan esku hartzen duten irakasle guztiek ere, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren I eta IV. Tituluetan ezarri dena beteko dute, ondoko jarraibideetan finkatutakoa kontuan hartuta.

2.-Asteko orduen banaketa

Irakasleek 30 ordu emanen dute astean ikastetxeko jardueretan, horietan sartuta irakastorduak eta ordu osagarriak, bai astean zenbatzekoak, bai urtean zenbatzekoak.

2.1. Irakastorduak

Irakasleek, oro har, hemezortzi irakastordu izanen dituzte. Salbuespen gisa, ikastetxeko orduen banaketak hala eskatzen duenean, hogeita bat ordu izanen dira gehienez.

Irakasle batek hemezortzi irakastordu baino gehiago baldin baditu, kontuan hartuko da, betiere, irakasle bakoitzaren banakako ordutegian ageri diren irakastorduen eta asteko konputuko ordu osagarrien baturak hogeita bost orduko kopurua emanen duela astean.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialean ondoko hauek hartzen dira irakastordutzat:

a) That's English ikastaroko ikasleekin aurrez aurre egoteko orduak.

b) Hizkuntzen curriculumak bateratzeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta institutuetako departamentuek eta N.U.H.E.O.k duten lankidetza programaren koordinazioa eta jarraipena egiteko orduak.

c) N.U.H.E.O.k koordinatzen dituen bi programetako ikasleentzako azterketak prestau eta egiteko oduak.

Bestalde, irakastorduak zenbatzeko, ondoko jarduera eta gorabeherak hartuko dira kontuan:

a) Zuzendaritza taldea

Zuzendaritza taldeko kideek ondoren zehazten diren ordu kopuruak emanen dituzte astean beren karguen eginkizunetarako:

Zuzendaria: 13 ordu

Ikasketaburua: 6 ordu

Idazkaria: 6 ordu

b) Departamentuburuak

Departamentuburuek gehienez hiru ordu emanen dituzte astean beren karguen eginkizunetarako.

2.2. Ordu osagarriak, astean zenbatzekoak

Irakasle bakoitzak hogeita bost ordu emanen ditu astean ikastetxeko jardueterako, horietan sarturik irakastorduak eta astean zenbatzeko ordu osagarriak.

Astean zenbatzeko ordu osagarrietan, irakasle bakoitzari esleituriko egikizunen arabera, ondoko hauek sartu ahalko dira:

-Departamentuko bilera egiteko ordu bat astean.

-Ikasleekin egoteko orduak.

-Idatzizko ariketak eta moduluko azterketak zuzentzeko orduak, hala nola idatzizko azterketak zaintzekoak.

2.3. Ordu osagarriak, urtean zenbatzekoak

Ikasle bakoitzak ikastetxeko jardueretan astean eman behar dituen 30 orduak betetzeko falta diren bost orduak (banakako asteko ordutegietan agertu behar duten hogeita bost orduetatik apartekoak), nahitaezkoak izanen dira irakasle guztientzat eta urtean zenbatuko dira ahozko azterketen epaimahaietan parte hartzeko, idatzizko azterketak zaintzeko eta irakasle lanaren bestelako eginkizunak burutzeko.

3.-Irakasleen ordutegi pertsonala

Irakasleek ikastetxeko jardueretarako asteko ordutegia, hogeita hamar ordukoa, adieraziko dute dagokion inprimakian; alde batetik, astearen egun baliodun guztietan barna banakako ordutegian ageri behar duten hogeita bost orduak (irakastorduak eta astean zenbatzeko ordu osagarriak) adieraziko ditu, eta, besteik, urtean zenbatzeko bost orduak, zehaztu gabe ageriko direnak.

Azken azterketak egiteko finkatutako egunetan, irakasleek ordutegia egokituko dute azterketak egiteko programatutako egutegiaren arabera. Inguruabar hori ez da banakako ordutegian agertaraziko, urtean zenbatzeko ordutegiko orduak baitira.

4.-Ordutegien prestaketa eta onespena

Ikasketaburuak, Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskolak garatzen dituen programen beharrak kontuan hartuta, Eskolako irakasleen eta That's English ikastaroan matrikulaturiko ikasleen ordutegiak prestatuko ditu, Foru Agindu honetan ezarritako arauei jarraikiz.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ordutegia onetsiko du, derrigorrez bidaltzeko azken egunetik 10 eguneko epean; bitartean, irakasleek ikasketaburuak egin eta zuzendariak behin-behinekoz onetsitako ordutegia bete beharko dute. Horri buruz aurkezten diren erreklamazio guztiak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ebatziko ditu, 15 eguneko epean gehienez.

5.-Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentziari buruzko txostena

Zuzendaritza taldeak irakasleak ikastetxean daudela kontrolatuko du.

Eskolako zuzendariak, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen, aurreko hilabeteko asistentziari buruzko txostenak igorriko dizkio Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eta horretarako ikastetxera bidaliko diren ereduak erabiliko ditu.

Ohiko ereduetan ikastetxean derrigorrez egoteko orduei buruzko ausentzien eta atzerapenen berri emanen da, kontuan hartuta bakoitzaren ordutegi pertsonala eta alde batera utzita ausentzia justifikatua dagoen ala ez.

Nolanahi ere, txosten horietan ondoko arau hauek beteko dira:

-"Huts egitearen arrazoia" izeneko laukia ez da behin ere zuri utziko eta horrela eginez gero, justifikatu gabeko huts egitetzat hartuko da.

-Huts egite guzti-guztiak agertuko dira.

-"Huts egitearen arrazoia" izeneko laukian "Norberaren arazoetarako ordaindu gabeko lizentzia" jarri ahal izateko, beharrezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak irakasleari baimena ematea.

Irakaleek beren lanetan gertatzen den edozein ausentzia edo atzerapenaren berri emanen diote ikastetxeari, ahalik eta lasterren.

Zuzendariak, justifikazioa aurkezteko epea bukatu eta biharamunean, justifikatu gabe gelditu diren ausentzia edo atzerapen guztien berri emanen dio Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, soldatari egin beharreko murrizpena egin eta egoki den espedienteari hasiera emateko. Aldi berean, jakinarazpen horren berri emanen zaio idatziz dagokion irakasleari.

Irakasleek huts egitearen justifikanteak aurkeztu behar dizkiote zuzendariari, horrek eskatu gabe.

Irakasleen huts egiteen justifikanteak (baja txostenaren kasuan, haren kopia edo fotokopia), ikastetxeko zuzendaritzan egonen dira Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura.

Eskola normal ematea galarazten duen edozein gorabehera gertauz gero, haren berri emanen zaio telefonoz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta horrek ez du kenduko asistentziari buruzko txostenean ere agertarazteko beharra.

Iragarkiaren kodea: A00