91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B U R L A T A

1999. urteko udal aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

2000ko maiatzaren 17an, 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udal honetako 1999. urteko aurrekontuko kontusail batzuen aldaketari buruzko iragarkia argitaratu zen.

Jendaurreko aldia igaro eta erreklamaziorik aurkeztu ez denez gero, behin betikoz onetsita geratu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202 eta 216. artikuluetan xedatuarekin bat; hona laburpena:

Gastuak:

Zenbait transferentzia kontusailen artean, honako kapitulu hauetan:

O. kapitulua.-Zor publikoa, gutxitzea: 9.300.000 pezeta.

1. kapitulua.-Zerbitzu orokorrak, gehitzea: 575.000 pezeta.

2. kapitulua.-Babes zibila eta hiritarren segurtasuna, gehitzea: 200.000 pezeta.

3. kapitulua.-Segurtasuna, babesa eta gizarte sustapena, gutxitzea: 500.000 pezeta.

4. kapitulua.-Gizartearen arloko ondasun publikoak, gehitzea: 9.025.000 pezeta.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, bi milako ekainaren hamabostean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: a0005936