91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B U R L A T A

2000ko udal aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik

Burlatako Udalak, 2000ko otsailaren 3an, apirilaren 6an eta ekainaren 2an egindako bilkuretan, hasiera batez onetsi zuen indarra duen udal aurrekontuko kontusailen aldaketa, honako gastu hauei buruzkoa, hain zuzen:

-Kirol instalazioetako meriendalekua.

-Mugazuri industrialdeko sarbidea.

-Kirol instalazioetako atletismoko pistak berritzea.

-Bulego orokorrak berritzea.

Espedientea jendaurrean egonen da, udal idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202 eta 214. artikuluetan xedatuarekin bat.

Burlatan, bi milako ekainaren hamabostean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: a0005935