91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan denez Ranulfo Corona López jaunari Laudoaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena, hau da, bere azken helbidea zuen udaleko ediktuen oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuaz:

2000ko ekainaren 13an, Arbitraje Batzordeak, Teresa Hualde Manso batzordeburuak eta Javier Elizalde Usechi jaunak eta María José Eransus Azpilicueta andreak osatua, 348/99 espedienteari buruzko laudoa eman zuen. Espediente horretan hauek dira alderdiak: Ranulfo Corona López jauna, erreklamatzaile, eta Tintorería Pressto enpresa, erreklamatua. Laudoak honela dio hitzez hitz:

Motibazioa hauxe:

Horrelako erreklamazio baten aurrean, arbitroek ez baitute modurik izan janzkia nola gelditu zen ikusteko, erreklamazioa ezetsi beharrean gaude, ageriko arrazoiengatik.

Horrenbestez, Kontsumoaren Arbitraje Sistema arautzen duen maiatzaren 3ko 636/1993 Errege Dekretuaren V. kapituluan ezarritakoarekin bat, Arbitraje Batzordeak, zuzentasunez ebatzi nahian, honako hau erabaki du aho batez:

ERABAKIA:

Ranulfo Corona López jaunak Tintorería Presstori aurkeztutako erreklamazioa ezestea.

Aditzera ematen zaio laudo honen kontra anulazio errekurtsoa aurkezten ahal duela, Nafarroako Entzutegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Kontsumoaren Arbitraje Batzordeko idazkaria, Laura Ibarra San Roman.

Iragarkiaren kodea: A0006246