I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
812/2000 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2000. urtean galondo-erreketak hasteko eguna paratu eta nola egin arautzen duena.
Ekainaren 27ko 236/1991 Foru Dekretuak, galondo-erreketak arautu eta bertan behera uztea sustatzen duenak, 4. artikuluan ezartzen du aipatu Foru Dekretua garatzeko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eman beharreko Foru Aginduan ezartzen diren egunak baino lehen ezin izanen direla galondo-erreketak hasi Nafarroako udalerrietan.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. artikulua. 1. Galondo-erreketak ezin izanen dira egin 2000ko abuztuaren 1a baino lehenago, ondoko udalerri hauetatik hegoaldera daudenetan: Aras, Bargota, Armañantzas, Santsol, Los Arcos, Lukin, Arroitz, Deikaztelu, Oteitza-Iguzkitza, Larraga, Mendigorria, Obanos, Añorbe, Barasoain, Garinoain, Puiu, Leotz, San Martin Unx, Uxue, Galipentzu, Zare, Oibar, Irunberri, Ledea eta Xabier.
2. Aipatutako udalerri horietan eta horietatik iparraldera daudenetan, galondo-erreketak ezin izanen dira egin 2000ko irailaren 1a baino lehen.
2 artikulua. 2001ko galondo-erreketak arautuko dituen Foru Agindua argitaratu arte, horretarako baimenak udalek eman ahalko dituzte, salbuespen gisa, betiere ureztatzeko lurrak izan eta aurreko uztaren ondotik bigarren bat egitea baldin badute helburu.
3. artikulua. Erreketa egiteko Udalaren baimena erdietsi arren begiratu egin beharko da erreketa egunerako Nafarroako Gobernuaren debekurik ba ote den. Horri buruzko informazioa egunkarietan lor daiteke, edo bestela SOS Nafarroako 112 telefonora dohainik deituta.
4. artikulua. Udalek egunero gehienez eman ditzaketen galondo-erreketarako baimenak Foru Agindu honen I. eranskinean daudenak izanen dira.
5. artikulua. Galondoak erretzeko baimenak, Foru Agindu honen II. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoak, udaletxeetan emanen zaizkie nekazariei.
6. artikulua. Debeku da igandeetan eta jaiegunetan galondoak erretzea.
AZKEN XEDAPENA
Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi milako uztailaren hemezortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
I. ERANSKINA
Udalek, galondoak erretzeko, egunero gehienez eman ditzaketen baimenak
HEGOALDEA
ABLITAS 25
ALLO 13
ANDOSILLA 22
ARGUEDAS 22
ARTAXOA 20
AZAGRA 25
BARILLAS 4
BEIRE 10
BERBINTZANA 12
BUÑUEL 10
CABANILLAS 9
CADREITA 18
CAPARROSO 17
CARCAR 12
ZARRAKAZTELU 25
CASCANTE 35
KASEDA 15
CASTEJON 26
CINTRUENIGO 31
CORELLA 80
CORTES 40
FALTZES 39
FITERO 15
FONTELLAS 6
FUNES 25
FUSTIÑANA 31
ELIZAGORRIA 3
LERIN 35
LODOSA 24
MARTZILLA 15
MELIDA 10
MENDABIA 20
MILAGRO 24
MIRANDA-ARGA 20
MONTEAGUDO 10
MURCHANTE 11
MURILLO EL CUENDE 15
MURILLO EL FRUTO 15
ERRIBERRI 22
AZKOIEN 20
PETILLA DE ARAGON 2
PITILLAS 15
RIBAFORADA 27
SAN ADRIAN 21
ZANGOZA 15
SANTAKARA 13
SARTAGUDA 15
SESMA 17
TAFALLA 19
TORRES DEL RIO 4
TUTERA 110
TULEBRAS 2
VALTIERRA 19
VIANA 21
VILLAFRANCA 22
IPARRALDEA
ABAIGAR 1
ABARTZUZA 2
ABAURREGAINA 3
ABAURREPEA 2
ABERIN 4
ADIOS 1
AGUILAR KODESKOA 2
OIBAR 14
ALTSASU 18
ALLIN 7
AMESKOABARREN 7
ANTZIN 3
ANTSOAIN 4
ANUE 4
AÑORBE 6
AGOITZ 4
ARAITZ 4
ARANARATXE 1
ARANTZA 2
ARANGUREN 10
ARANO 2
ARAKIL 10
ARAS 4
ARBIZU 6
ARTZIBAR 5
LOS ARCOS 16
ARELLANO 4
ARESO 1
ARIA 1
ARIBE 1
ARMAÑANTZAS 3
ARROITZ 20
ARRUAZU 2
ARTAZU 3
ATETZ 3
AIEGI 3
AZUELO 3
BAKAIKU 3
BARAÑAIN 1
BARASOAIN 3
BARBARIN 2
BARGOTA 6
BASABURUA 2
BAZTAN 5
BERASKOAIN 3
BERIAIN 1
BERRIOBEITI 1
BERRIOZAR 1
BERTIZARANA 1
BETELU 1
BIURRUN-OLKOTZ 2
AURITZ 1
BURGI 1
BURLATA 1
BUSTO, EL 2
CABREDO 3
GAZTELUBERRI 2
ZIORDIA 3
ZIRAUKI 6
ZIRITZA 1
ZIZUR 4
DESOJO 3
DEIKAZTELU 10
DONAMARIA 1
ETXALAR 1
ETXARRI 1
ETXARRI-ARANATZ 14
ETXAURI 2
EGUESIBAR 4
ELGORRIAGA 1
ELORTZIBAR 3
ENERITZ 2
ERATSUN 1
ERGOIENA 14
ERROIBAR 7
EZKAROZE 1
ESLABA 5
ESPARTZA-ZARAITZU 1
ESPRONTZEDA 2
LIZARRA 19
ESTERIBAR 11
ETAIO 1
EULATE 2
EZKABARTE 4
EZKURRA 1
EZPOROGI 1
GALAR 5
GALIPENTZU 5
GALOZE 1
GARAIOA 1
GARDE 1
GARINOAIN 2
GARRALDA 1
GENEVILLA 2
GOIZUETA 1
GOÑERRI 3
GORZA 1
GESALATZ 12
GIRGILLAO 4
UHARTE 3
UHARTE-ARAKIL 3
IBARGOITI 3
IGUZKITZA 4
IMOTZ 4
IRAÑETA 1
IRURTZUN 1
IZABA 1
ITUREN 1
ITURMENDI 3
ITZA 4
ITZAGAONDOA 3
ITZALTZU 1
JAURRIETA 1
XABIER 1
TXULAPAIN 4
LABAIEN 1
LAKUNTZA 6
LANAIBAR 3
LANTZ 1
LAPOBLACION 4
LARRAGA 25
LARRAGOA 2
LARRAUN 1
LEATXE 1
LEKUNBERRI 3
LEGARDA 2
LEGARIA 3
LEITZA 1
LEOTZ 4
LERGA 4
LEZAUN 2
LEDEA 6
LIZOAIN 3
LONGIDA 6
IRUNBERRI 12
LUKIN 2
MAÑERU 5
MARAÑON 2
MENDAZA 5
MENDIGORRIA 15
METAUTEN 4
MIRAFUENTES 2
ELO 3
MORENTIN 3
MUES 4
MURIETA 1
MURUZABAL 2
NABASKOZE 8
NAZAR 1
NOAIN 4
OBANOS 4
OKO 2
OTSAGABIA 5
ODIETA 3
OITZ 1
OLAIBAR 2
OLAZTI 10
OLEXOA 1
OLORITZ 10
OLTZA 7
OLLOIBAR 3
ORBAITZETA 1
ORBARA 1
ORKOIEN 1
ORISOAIN 1
ORONTZE 1
OROTZ-BETELU 3
OTEITZA 13
IRUÑA 1
PIEDRAMILLERA 2
GARES 7
PUIU 5
ERROMANTZATUA 6
ERRONKARI 6
ORREAGA 1
ZARE 7
SALDIAS 1
JAITZ 3
SAN MARTIN UNX 15
SANTSOL 3
DONEZTEBE 1
SARTZE 1
SORLADA 2
SUNBILLA 1
TIEBAS-MURU ARTEDERRETA 2
TIRAPU 2
TORRALBA DEL RIO 2
UKAR 2
UXUE 19
ULTZAMA 2
UNTZITIBAR 3
UNTZUE 2
URDAZUBI 1
URDIAIN 6
URRAULGOITI 10
URRAULBEITI 8
URROTZ 1
URROTZ-MALERREKA 1
URZAINKI 1
UTERGA 2
UZTARROZE 1
LUZAIDE 1
BERA 1
BIDANKOZE 1
BIDAURRETA 2
VILLAMAYOR DE MONJARDIN 2
HIRIBERRI-AEZKOA 1
VILLATUERTA 8
ATARRABIA 1
IGANTZI 1
DEIERRI 16
ESA 1
ZABALTZA 2
ZUBIETA 1
ZUGARRAMURDI 1
ZUÑIGA 1
ZIZUR NAGUSIA 1
II. ERANSKINA
Zerealen galondoa erretzeko baimena
....................................................(e)ko Udalak baimena ematen dio .......................... j/a-ari udalerriko ......... poligonoko ........ zk.ko lurzatiko galondoak 2000ko ...........aren ....... (e)an erretzeko.
Baimen hau arduradunak berekin izan beharko du erreketa egunean, eta Ingurugiro Departamentuko langileek, foruzainek nahiz goardia zibilek eskatzen badiote, aurkeztu. Galondoen erreketa arautzen duen 236/1991 Foru Dekretuan ezarritako neurriak betez egin beharko da. Neurri horiek baimen honen atzeko aldean irakur daitezke.
2000ko .................................aren ..................(e)an.
Udalaren zigilua ALKATEA
(Sinadura)
INTERESATUA
(Sinadura)
2000ko .........aren .....(e)an.
Jaso dut eta erreketan
hartu beharreko neurriez
jakinaren gainean nago
Udalerako alea
Zerealen galondoa erretzeko baimena
...................................................(e)ko Udalak baimena ematen dio .......................... j/a-ari udalerriko ......... poligonoko ........ zk.ko lurzatiko galondoak 2000ko ...........aren ....... (e)an erretzeko.
Baimen hau arduradunak berekin izan beharko du erreketa egunean, eta Ingurugiro Departamentuko langileek, foruzainek nahiz goardia zibilek eskatzen badiote, aurkeztu. Galondoen erreketa arautzen duen 236/1991 Foru Dekretuan ezarritako neurriak betez egin beharko da. Neurri horiek baimen honen atzeko aldean irakur daitezke.
2000ko ...........................aren ........................(e)an.
Udalaren zigilua ALKATEA
(Sinadura)
Interesatuarendako alea
Erreketak egiterakoan hartu beharreko segurtasun neurriak
Baimena duen nekazari bakoitzak zehatz-mehatz bete beharko ditu ondoko gutxieneko segurtasun neurriak:
1. Erreketa egin aitzin Nafarroako Gobernuan informatu beharko da (SOS Nafarroako 112 telefonora deituta) zonaldean erreketako debekurik ba ote den jakiteko.
2. Debekatua dago galondo ez denari su ematea, eta ardura handia jarri beharko da, lursail haietan edo haien mugetan izan daitezkeen alor-bazterrak, errekak, bazter-bideak, lerro antzeko arboladiak edo arboladi ttikiak babesteko.
3. Baliabideen kontrola eraginkorragoa izan dadin, erre beharreko lurzatia arboladi batetik berrogeita hamar metro (50) baino gutxiagora baldin badago, Udalak faxen bidez jakinarazi beharko dio bere eskualdeko Suhiltzaile Parkeari (ondoren, Foru Agindu honen III. Eranskinean heldu da Suhiltzaile Parkeen kokapenaren planoa eta haien fax zenbakiak).
4. Galondoari ez zaio su emanen harik eta eguzkia atera arte, eta erabat itzalia geratu beharko du 20:00ak baino lehen abuztuan, eta 19:00ak baino lehen gainerako hilabeteetan.
5. Galondoari su eman baino lehen, erretzeko dagoen eremuaren mugan, itzalpide bat eginen da, gutxienez hiru metroko zerrenda batean hango lurra erabat irauliz eta landare hondar guztiak kenduz.
6. Erreketa orotan, jendea eta materiala nahikoa beharko da sua behar bezala kontrolatzeko, eta erreketa bakoitzeko bost pertsona gutxienez.
7. Debekatua dago erreketari hasiera ematea haizea dabilenean, eta lanak behin hasiz gero haizea sortuko balitz, berehala eman beharko litzaioke bukaera ekintzari sua itzaliz.
8. Erreketa egin den eremua arretaz begiratu beharko da, sua erabat itzali eta gar edo txingarrik agertu gabe gutxienez bi ordu igarotzen diren arte.
9. Baimena duten nekazariek galondo-erreketa egiteko asmoa baldin badute eta autobide edo errepideen inguruko lursailak baldin badira, ez dute erreketa hasiko kea edo suaren norabideak trafikoaren segurtasunean eraginik izan badezake.
Aurkeztu beharreko agiriak: erreketa egin nahi deneko lurzatiaren katastroko orrialdearen fotokopia, erreketaren xede den eremua adierazten duena.
III. ERANSKINA
Suhiltzaile Parkeen eta fax zenbakien zerrenda
Iragarkiaren kodea: A0006880