91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2000ko ekainaren 27koa, "Bide Segurtasuna: istripu ugariko 6. tartea (TCA-6) kentzea: Iruña-Logroño N-111 errepidea 61+100 k.p.tik 62+500 k.p.ra moldatzea (Los Arcosko saihesbidea)" izeneko obrek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratzen duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak "Bide Segurtasuna: istripu ugariko 6. tartea (TCA-6) kentzea: Iruña-Logroño N-111 errepidea 61+100 k.p.tik 62+500 k.p.ra moldatzea (Los Arcosko saihesbidea)" izeneko obren kontratua 2000. urtean prestatzeko asmoa du eta, ahal delarik, baita obrak burutu ere.

Foru Komunitateko Administrazioaren funtsezko betebeharra da, komunitatearen zerbitzurako erakundea den aldetik, herritar guztientzat mesedegarri izan daitezkeen zerbitzuak ematea ahalik eta gehien eta ahalik eta hobekien.

Betebehar zabal horren barrenean sartzen da Foru Komunitatearentzat interes orokorra duen bide-azpiegitura hobetzea, errepideetako arrisku-indizeak gutxitzearren.

Hori helburu, 1998ko maiatzean Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Nafarroako errepide sareko istripu ugariko tarteetarako jarduketa plan bat prestatu zuen.

Aipatu obrak Planean aurreikusita daude.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak, beharrezkotzat jotzen baitu lehenbailehen egitea errepide jakin horietako zirkulazioko segurtasuna nabarmen hobetzeko balioko duten obrak, eta beroriek burutzeko nahitaez behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arintzeko asmoz, erabaki du proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratzea, indarra duen legerian aurreikusitako ondorioak gerta daitezen.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 57.b) artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposatuarik, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKI DU:

1. "Bide Segurtasuna: istripu ugariko 6. tartea (TCA-6) kentzea: Iruña-Logroño N-111 errepidea 61+100 k.p.tik 62+500 k.p.ra moldatzea (Los Arcosko saihesbidea)" izeneko obren proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratzea. Ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko gastua 200.000 pezetakoa izanen da eta 2000. urteko gastuen aurrekontuko 61230/6010/5135 kontusailaren 96020-4 lerroaren kargura finantzatuko da.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

3. Erabaki hau Zainketa Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamendu honetan duen kontuhartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita zazpian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: A0006319