91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

663/2000 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-111 errepidean, Garesen, hirugarren erreia egiteko lanak" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "N-111 errepidean, Garesen, hirugarren erreia egiteko lanak" kontratatzeko, honako oinarri hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Prozedura/adjudikazio modua: enkantea.

-Kontratuaren aurrekontua: 24.829.555 pezeta (149,228,63 euro).

-Egiteko epea: bi hilabete eta erdi.

-Kontratuaren sailkapena: A taldea, 2 azpitaldea; G taldea, 4 azpitaldea eta I taldea, 1. azpitaldea; kasu guztietan c) kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 2000ko abuztuaren 18ra arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Inazio etorbidea, 3, beheko oina, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektu teknikoa eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko bulegoetan (San Inazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2000ko abuztuaren 29an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Somavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ........................ J/A-ak, adinez nagusiak, ........................(e)ko ............... kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ................ ordezkatuz), "N-111 errepidean, Garesen, hirugarren erreia egiteko lanak" enkante bidez adjudikatzeko ............(e)ko .....garren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ................... (zenbakitan) pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0006608