91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

639/2000 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Erro ibaiaren gaineko Erroko zubia, N-135 errepidekoa, handitzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Kontserbazio Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du Erro ibaiaren gaineko Erroko zubia, N-135 errepidekoa, handitzeko proiektua jaso duela. Proiektua V.S. Ingeniería y Urbanismo, S.L.k prestatu du, urriaren 22ko 1140/1999 Ebazpenaren bidez lan horien esleipena hartu zuen enpresak, alegia.

Obren funtsa errepidearen 220 metroko tarte bat moldatzea da, espaloiak egiteko, hala nola Erro ibaiaren gaineko zubia handitzea, traktoreak errazago pasa ahal izateko, egungo zubia estu samarra baita.

Horren ondorioz, plataformaren batez besteko zabalera 6,23 metrokoa izanen da, 0,25etik 0,41 metro bitarteko bazterbideak izanen ditu eta 2,40 metroko espaloia.

Pasabidea 15,20 metro luze izanen da eta 2,10 zabal. Eraikuntzan metalezko egitura erabiliko da eta zola Ikoroko egurrezko trabesekin eginen da.

Galtzadaren zola hobetzeko aglomeratuzko 5 cm-ko geruza jarriko da. Euri-uren sareari dagokionez, egungo erretenen ordez 400 mm-ko diametroko hodiak paratuko dira.

Obrak osatzeko, argindarraren kanalizazioa, urbanizazioa, seinaleztapena eta balizajea eginen dira.

Proiektuarekin batera bidezko den Segurtasun eta Osasunari buruzko Azterlana aurkeztu da, hala nola obrek ukituriko dituzten eskubide eta ondasunen zerrenda.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Erro ibaiaren gaineko Erroko zubia, N-135 errepidekoa, handitzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea.

3. Proiektu hori eta ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan egoki juzkatzen diren ohar edo alegazioak aurkeztu ahalko dira eta argitaratzen den zerrendan agertzen diren akatsak zuzentzeko beharrezko diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, interesatuek lurzati-planoak aztertu ahalko dituzte Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan eta Erroibarko Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Erroibarko Udalari (lurzati- planoen kopia bat bidaliko zaie), Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetzapen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita hamarrean.-Herrilan Zerbitzuko zuzendaria, Álvaro Miranda Simavilla.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

ERROKO UDALERRIA

1 URRUTIA ITURRI, MARIA LUCIA SAN ESTEBAN, 68. - ERRO 76,01 4 63 ZORUA

2 LARREA LARREA, RAFAEL SAN ESTEBAN, 86. - ERRO 35,02 4 77 ZORUA

Iragarkiaren kodea: A0006604