91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

952/2000 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Foruzaingo Zerbitzurako zenbait ibilgailu erosteko kontratazio espedientea onetsi eta 50.350.000 pezetako gastua (302.609 euro, BEZa barne) egiteko baimena ematen duena.

Barne zuzendari nagusiak uztailaren 3an emandako Ebazpenaren bidez lizitaziorako dei egin da, Foruzaingo Zerbitzurako zenbait ibilgailu erosteko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

Xedea: Foruzaingo Zerbitzurako hamazazpi ibilgailu erostea.

1. lotea: bi turismo.

2. lotea: hamar motozikleta.

3. lotea: hiru turismo.

4. lotea: motizikleta bat.

5. lotea: turismo bat.

Esleipen prozedura: prozedura irekia.

Esleipen modua: lehiaketa publikoa.

Tramitazioa: arrunta.

Aurrekontua: 50.350.000 pezeta (BEZa barne), 302.609 euro.

1. lotea: 6.400.000 pezeta. 38.464,774 euro.

2. lotea: 28.500.000 pezeta. 171.288,44 euro.

3. lotea: 9.600.000 pezeta. 57.697,162 euro.

4. lotea: 1.200.000 pezeta. 7.212,1452 euro.

5. lotea: 4.650.000 pezeta. 27.947,062 euro.

Proposamenen aurkezpena: 2000ko abuztuaren 28ko 14:30a arte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2, beheko solairua, Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak; agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak izan beharko dute.

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.a, 2, beheko solairua, Iruña).

Eskaintzak jendaurrean irekitzeko ekitaldia: 2000ko irailaren 8ko 11:00etan, Foruzaingo Zerbitzuko egoitzan (Fuente La Teja kalea z.g., Belosogoiti, Iruña).

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A0006867