91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

225/2000 FORU DEKRETUA, ekainaren 19koa, Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren Estatutuak aldatzen dituena.

374/1999 FORU DEKRETUAk, irailaren 13koak, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Estatutuak onetsi zituen. Gizarte eskuhartzean eredu aldaketak gertatu dira, eskuhartze hori orain arte banakako eta sektoriala izanik familiako eta komunitateko bihurtu baita, eta, beraz, familiei laguntza emateko bide berriak diseinatu eta lantzeko premia sortu da. Horren ondorioz, eginbehar horietarako zegoen egitura erabat eskas gelditu da, bai eskuhartze esparru aldetik bai lanaren edukiagatik beragatik.

Aldi berean, Gazteentzako Lege Penal berrian jasotako neurriak eta arlo honetan Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuari ematen zaizkion eskumenak abian jartzeak Familia eta Haurren Eremuko egitura aldatzeko premia ezartzen dute.

Horiek horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariaren proposamenez, eta Nafarroako Gobernuak bi milako ekainaren hemeretzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 374/1999 Foru Dekretuko 18 eta 23 artikuluak aldatzea. Honela idatzirik geratuko dira:

"18. artikulua. Familiaren eta Sektore Programen Zuzendariordetzak atal hauek biltzen ditu bere baitan:

1.-Haur eta Gazteriarentzako Atala.

2.-Hirugarren Adinekoentzako Atala.

3.-Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzeko Atala.

4.-Familiaren Atala.

1.-Haur eta Gazteriarentzako Atalak, besteak beste, ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Familiaren eta Sektore Programen Zuzendariordetzari etengabe haren kudeaketaren berri ematea. Haren eskumenekoak diren txostenak eta ebazpen proposamenak prestatzea.

b) Ataleko bulegoei informazioa ematea.

c) Ataleko jarduerak antolatu eta banatzea eta haiek kontrolatzea.

d) Bere eskumeneko arloetan programen eta jarduketa proiektuen diseinu operatiboa.

e) Bere zentroetan eta zentro itunduetan emandako zerbitzuen ustiakuntza-proiektuen informazioa, jarraipena eta kontrola, bere eskumeneko arloetan, Itunen Atalarekin lankidetzan.

f) Epaileak adin txikiko babestuei edo gatazka sozialean direnei buruz emandako neurriak betearaztea

g) Nafarroako Gobernuaren zentroetan beharren ikerketak eta bidezkoak diren eskuhartze-proposamenak egitea.

h) Koordinazio eta ebaluazio dispositiboetan parte hartzea, bere eskumeneko arloetan.

i) Departamentu arteko edo erakunde arteko lantalde teknikoetan parte hartzea, haren eskumeneko esparruan.

j) Gizarte Ekintzaren Informazio Sistema diseinatu eta abian jartzen laguntzea eta haren funtzionamendurako beharrezkoa den informazioa kudeatzea.

k) Bere eskumeneko arloetan espedienteak baloratu, kudeatu eta tramitatzea.

l) Bere eskumeneko arloetan boluntario-lana sustatzea.

m) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Zuzendaritzari eta haren barreneko atalei laguntza ematea, bere eskumeneko gaietan.

n) Aipatutako eginkizunen antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizunak egitea, baita Familiaren eta Sektore Programen Zuzendariordetzak bere esku utzi edo agintzen dizkionak ere.

2.-Hirugarren Adinekoentzako Atalak, besteak beste, ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Familiaren eta Sektore Programen Zuzendariordetzari etengabe bere kudeaketaren berri ematea. Bere eskumenekoak diren txostenak eta ebazpen proposamenak prestatzea.

b) Ataleko Bulegoei informazioa ematea.

c) Ataleko jarduerak antolatu eta banatzea eta haiek kontrolatzea.

d) Bere eskumeneko arloan programen eta jarduketa proiektuen diseinu operatiboa.

e) Bere zentroetan eta zentro itunduetan emandako zerbitzuen ustiakuntza-proiektuen informazioa, jarraipena eta kontrola, bere eskumeneko arloan, Itunen Atalarekin lankidetzan.

f) Nafarroako Gobernuaren zentroetan beharren ikerketak eta bidezkoak diren eskuhartzeen proposamenak egitea.

g) Koordinazio eta ebaluazio dispositiboetan parte hartzea, bere eskumeneko arloetan.

h) Departamentu arteko edo erakunde arteko lantalde teknikoetan parte hartzea, bere eskumeneko esparruan.

i) Gizarte Ekintzaren Informazio Sistema diseinatu eta abian jartzen laguntzea eta bere funtzionamendurako beharrezkoa den informazioa kudeatzea.

j) Bere eskumeneko arloetan espedienteak baloratu, kudeatu eta tramitatzea.

k) Bere eskumeneko arloetan boluntario-lana sustatzea.

l) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Zuzendaritzari eta bere barreneko atalei laguntza ematea, bere eskumeneko gaietan.

m) Aipatutako eginkizunen antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizunak egitea, baita Familiaren eta Sektore Programen Zuzendariordetzak bere esku utzi edo agintzen dizkionak ere.

3.-Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Atalak, besteak beste, ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Familiaren eta Sektore Programen Zuzendariordetzari etengabe haren kudeaketaren berri ematea. Haren eskumenekoak diren txostenak eta ebazpen proposamenak prestatzea.

b) Ataleko bulegoei informazioa ematea.

c) Ataleko jarduerak antolatu eta banatzea eta haiek kontrolatzea.

d) Bere eskumeneko arloetan, programen eta jarduketa proiektuen diseinu operatiboa.

e) Bere zentroetan eta zentro itunduetan emandako zerbitzuen ustiakuntza-proiektuen informazioa, jarraipena eta kontrola, bere eskumeneko arloetan, Itunen Atalarekin lankidetzan.

f) Minusbalien egiaztapena eta haien ondoriozko tratamenduak.

g) Nafarroako Gobernuaren zentroetan beharren ikerketak eta bidezkoak diren eskuhartze-proposamenak egitea.

h) Departamentu arteko edo erakunde arteko lantalde teknikoetan parte hartzea haren eskumeneko esparruan.

i) Gizarte Ekintzaren Informazio Sistema diseinatu eta abian jartzen laguntzea eta haren funtzionamendurako beharrezkoa den informazioa kudeatzea.

j) Bere eskumeneko arloetan espedienteak baloratu, kudeatu eta tramitatzea.

k) Bere eskumeneko arloetan boluntario-lana sustatzea.

l) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Zuzendaritzari eta bere barreneko atalei laguntza ematea haren eskumeneko gaietan.

m) Aipatutako eginkizunen antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizunak egitea, baita Familiaren eta Sektore Programen Zuzendariordetzak bere esku utzi edo agintzen dizkionak ere.

4.-Familiaren Atalak, besteak beste, honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitateko langileak lan eta famili bizitzan ongi moldatzeko, Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuak gomendatzen dizkion egintzak bultzatzea.

b) Haurren hezkuntzako zentroen eredu berrria garatu eta finkatzea, etengabeko aholkuak emanez toki entitateei.

c) Etxeko laguntzarako ematen diren laguntza ekonomikoak kudeatu, baloratu eta haien jarraipena egitea.

d) Familia larrien programaren koordinazioa.

e) Famili bitartekaritzako programaren jarraipen eta ebaluazioa.

f) Nafarroako Gizarte Ongizate Institituaren menpeko haur hezkuntzako zentroen jarduerak antolatu eta koordinatzea.

g) Hezkuntza premia bereziak dituzten haurren integraziorako programa jarraitzea.

h) Gomendatzen zaion gisa honetako beste edozein eginkizun.

23. artikulua. 1. Zuzendariordeak Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu libreki, baita kargutik kendu ere, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik. Hala, zuzendari kudeatzaileak Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileen artean hautatuko ditu.

2. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren menpeko Adinekoen eta Ezgaituen egoitza-zentroetako zuzendariak, lanpostu horien titularrek eskuratutako eskubideak deusetan ukatu gabe, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak izendatuko ditu, baita kargutik kendu ere, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik. Horretarako, zuzendari kudeatzaileak Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileen artean hautatuko ditu.

3. Nafarroako Gizarte Ongizate Institutaren menpeko Haurtzaindegietako zuzendariak, lanpostu horien titularren eskubide eskuratuak ezertan galarazi gabe, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak izendatuko ditu, baita kargutik kendu ere, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik. Horretarako, zuzendari kudeatzaileak Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileen artean hautatuko ditu.

4. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendariordearen lansariak kasu bakoitzerako Nafarroako Gobernuak erabakitzen dituenak izanen dira".

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako ekainaren hemeretzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0006125