39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- Z A N G O Z A

Enkante publikoa, etxebizitza besterentzeko

Zangozako Udalak, Udalaren Zaharretxea Erakunde Autonomoak proposaturik, honako higiezin hau besterenduko du:

Enkantegaia: Sos del Rey Católico herrian, Ramón y Cajal kalean dagoen etxebizitza. Honako mugak ditu: sartu aitzin, eskuinera, Antonio Lafita jauna; ezkerrera, José Lacosta jaunaren ondorengoak; eta atzera zezenplaza zaharra. Beheko solairua gehi beste bi ditu, eta estalkiartekoa.

Prozedura: enkante publikoa, plegu itxiaren bidez.

Hasierako prezioa: 1.680.000 pezeta.

Dokumentazioa eta proposamen ekonomikoak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeigarren egun baliodunean, ordu bata arte.

Proposamenak irekitzea: aurkezteko epea amaitzen den egunean, ordu bata eta erdietan.

Sesteoa: enkante honetan bada sesteo tramitea.

Baldintzen plegua eta espedientea osatzen duen gainerako dokumentazioa Udal Idazkaritzan dago, interesatuen eskura.

Zangozan, bi milako martxoaren hamalauan. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0002642