II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- NOAIN (ELORTZIBAR)
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, administrari-ofizial bat, oposizio murriztuaren bidez, hartzeko deialdian
2000ko martxoaren 1ean, 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara administrari-ofizial bat, oposizio murriztuaren bidez, hartzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Jendaurreko epea iraganik, bidezko da deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 27. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ebatzi da:
1. Noain-Elortzibarko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial bat, oposizio murriztuaren bidez, hartzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
Onartuak:
CUESTA MARQUEZ, MARIA ANGELES
Baztertuak: inor ez.
2. Halaber, eta deialdian ezarritakoarekin bat, probak 2000ko apirilaren 12an hasiko dira, goizeko bederatzietan, Noain-Elortzibarko Udalaren egoitzan, Noaingo Errege kalea, 62.
3. Epaimahia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Miguel Elizari Reta jauna, Noain-Elortzibarko Udaleko alkate udalburua.
Ordezkoa: Oscar López García jauna, Noain-Elortzibarko Udaleko lehen alkateordea.
Mahaikidea: Alfonso Arizcuren Sánchez jauna, Noain-Elortzibarko Udaleko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: Lourdes Percaz Aldaya andrea, Kultur Patronatuko administrari-ofiziala.
Mahaikidea: Teresa Monreal Pérez de Ciriza andrea, Noain-Elortzibarko Udaleko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: Natividad Irigoyen Martínez andrea, Noain-Elortzibarko Udaleko administrari-ofiziala.
Mahaikidea: Luis María Rubio Fernández jauna, langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Nieves Beloqui Ros andrea, langileen ordezkaria.
Mahaikide idazkaria: Isabel García Layana andrea, Noain-Elortzibarko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: María Angeles Trías Zalba andrea, Noain-Elortzibarko Udaleko idazkariordea.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Noain-Elortzibarko Udalaren iragarki oholean argitaratzea, eta interesatuei jakinaraztea.
Noainen, bi milako martxoaren hamaseian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: A0002612