39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E G U E S I B A R

Hasierako onespena, Gorraizko plan partzialeko C.1, C.2, S.1 eta S.3 unitateetako xehetasun azterlaneko aldaketari

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak, 2000ko martxoaren 14an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Castillo de Gorraiz, S.A.k aurkeztutako xehetasun azterlaneko aldaketa, Gorraizko plan partzialeko C.1, C.2, S.1 eta S.3 unitateei dagokiena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluak ezarritakoa betez.

Interesatua den orok espedientea aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko ditu hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eguesen, bi milako martxoaren hamabostean. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0002575