II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- Erriberri Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea
Hasierako onespena, 1999ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu bereziak sortzeko espedienteari
Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 1999ko abenduaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 1999ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu bereziak sortzeko espedientea. Hona hemen laburpena:
AURREKONTUKO ALDAKETAK
Kontusaila: 2 311 14100
Izena: soinketa ikastaroko irakaslearen esker-saria.
Zenbatekoa: 174.000.
Aldaketak, guztira: 174.000.
Finantzazio iturriak
Kontusaila: 2 45501
Izena: Osasun Departamentuko dirulaguntza.
Finantzazio iturriak, guztira: 174.000.
Diruzaintzako gerakinaren kargu: 0 pezeta.
Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz egin da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, epe horretan edozeinek hura aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzkatzen diren erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik egin ezean, onetsitako espedientea behin betikoa dela ulertuko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea betetzat joko.
Erriberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita bian. Sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0001687