39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A M E S K O A B A R R E N

Tributu eta ordenantzen ezarpena

Udalak, 1999ko abenduaren 31ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen, erregelamenduaren araberako quoruma izanik:

1. a) Tributu hauen ezarpena onestea:

-Uraren zerbitzu integrala emateko tasa.

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasa.

-b) Tributuz besteko ezarpen hau onestea:

-Auzolana eta bidelana.

2.-Ordenantza hauek hasiera batez onestea:

-Ordenantza fiskala orokorra.

-Uraren zerbitzu integrala egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Auzolana eta bidelana arautzen dituen ordenantza.

3.-Espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta interesatu eskubidedunek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ameskoabarrenen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: A0001139