36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L O D O S A

Behin betiko onespena, ordenantza fiskalen aldaketei

Udalak, 1999ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondotik azaltzen den proposamena, eta harekin batera sorturiko testu bategina. Iragarkia 1999ko abenduaren 27ko 162. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Jendaurreko epea atzo bukatu zen, inolako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, aipatu aldaketak egun horretan behin betikoz onetsi direla ulertuko da. Haien testua ondotik ematen da argitara.

Lodosan, bi milako otsailaren hamarrean. Alkatea, Jesús María García Antón.

Indarra duten ordenantza fiskaletarako proposatutako aldaketak, 2000ko urtarrilaren batetik aitzina indarra har dezaten. Azken aldaketa 1998ko urriaren 8ko osoko bilkuran onetsi zuen Udalak (testu aldatua 1998ko abenduaren 30eko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen).

1. zenbakia.-Ordenantza fiskal orokorra.

Aldatu den bakarra 22. artikuluko preskripzio epea da. Bost urtetik lau urtera pasatu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko oraingo testuaren arabera.

Ordenantzaren gainerakoan ez dago aldaketarik.

2. zenbakia.-Udal agiriak eta espedienteak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Aldaketarik gabe.

3. zenbakia.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

Lehenago prezio publiko gisa aipatutakoak orain duten tasa izendapenarekin agertuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluaren eta bat datozenen idazketa berriaren arabera.

Era berean, tarifen eranskinean ondoko atal hauek aldatu dira:

1.1. Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak, urteko kuota bakarra 5.450 pezetakoa izanen da.

1.2. Merkatu ttikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko kuota, egunean, 210 pezetakoa izanen da. Urteko erreserba, hau ere metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 9.910 pezetakoa izanen da.

1.3. Azoka ttikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko kuota, egunean, 210 pezetakoa izanen da.

1.4. Beste aprobetxamendu batzuk: aldaketa bakarra okupazio iraunkorreko kioskoetan, gehienez ere lau metrokoetan, egin da. Prentsa edo liburuak saltzeko tarifa, orain, 7.670 izanen da, urtean, eta metro karratu edo zatiki gehiago badira, 3.835 pezeta bakoitzeko.

Ordenantzaren gainerakoan ez dago aldaketarik.

4. zenbakia.-Udalaren kirol eta kultur instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Lehenago prezio publiko gisa aipatutakoak orain duten tasa izendapenarekin agertuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluaren eta bat datozenen idazketa berriaren arabera.

Era berean, tarifen eranskinean ondoko atal hauek aldatu dira:

A) Udal igerilekuak:

-Denboraldiko abonua:

16 urtetik goiti: 6.240 pezeta.

Merketua: 4.540 pezeta.

15 urte arte: 3.120 pezeta.

-Hileko abonua:

16 urtetik goiti: 4.540 pezeta.

Merketua: 3.395 pezeta.

15 urte arte: 2.270 pezeta.

-Hamabostaldi naturaleko abonua:

16 urtetik goiti: 3.120 pezeta.

Merketua: 2.550 pezeta.

15 urte arte: 1.560 pezeta.

-Eguneko sarrera: asteguna, astelehenetik ostiralera:

16 urtetik goiti: 390 pezeta.

15 urte arte: 195 pezeta.

-Eguneko sarrera: larunbata, igandea edo jaieguna:

16 urtetik goiti: 670 pezeta.

15 urte arte: 335 pezeta.

B) Udal pilotalekua:

Kantxa erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 335 pezeta.

Ordenantzaren gainerakoan ez dago aldaketarik.

5. zenbakia.-Udal hilerrian nitxoak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza.

Lehenago prezio publiko gisa aipatutakoak orain duten tasa izendapenarekin agertuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluaren eta bat datozenen idazketa berriaren arabera.

Era berean, tarifen eranskinean ondoko atal hauek aldatu dira:

Bostgarren artikuluan ezarri tarifa, orain 56.610 pezetakoa izanen da.

Ordenantzaren gainerakoan ez dago aldaketarik.

6. zenbakia.-Udal hiltegia erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza.

Lehenago prezio publiko gisa aipatutakoak orain duten tasa izendapenarekin agertuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluaren eta bat datozenen idazketa berriaren arabera.

Era berean, tarifen eranskinean ondoko atal hauek aldatu dira:

Bostgarren artikuluan ezarri tarifa, orain 270 pezetakoa izanen da.

Ordenantzaren gainerakoan ez dago aldaketarik.

Oharra: Udal ordenantza fiskaletako gainerako testuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoak dira, 1997ko martxoaren 26ko 37. zenbakian, 1998ko martxoaren 18ko 33. zenbakian eta 1998ko abenduaren 30eko 156. zenbakian.

Iragarkiaren kodea: a0001428