29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E I T Z A

Ordenantzen behin betiko onespena

Leitzako Udalbatzak, 1999ko urriaren 29an eta azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, hurrengo ordenantza hauen aldaketen, hasierako onespena erabaki zuen.

1999ko azaroaren 26ean eta abenduaren 29an Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen eta 30 lanegunez jendeaurrean egon arren, alegaziorik aurkeztu ez zenez, behin betikoz onetsitaz ematen dira:

1.-UDALAREN KIROL INSTALAZIOEN ERABILPENARENGATIK, PREZIO PUBLIKOAREN GAINEKO ORDENANTZA

A) Frontoia erabiltzeagatik:

-16 urte artekoak: 200 pezeta orduko

-16 urtetik gorakoak: 400 pezeta orduko

-Fulbitoan edo pilotako ez diren beste jokutan aritzeko adinaren mugarik kontutan hartu gabe: 1.000 pezeta orduko

-Argi indarra: 100 foko eta orduero

B) Igerilekuak erabiltzeagatik:

-Bazkideen kuotak:

Haurrak: 3.000 pezeta.

Gazteak: 4.500 pezeta.

Larriak: 8.500 pezeta.

-Bazkide ez direnak:

Haurrak: 200 pezeta egunero

Gazteak: 500 pezeta egunero

Larriak: 500 pezeta egunero

-Bazkide ez direnak, jai egunetan:

Haurrak: 400 pezeta egunero

Gazteak: 600 pezeta egunero

Larriak: 800 pezeta egunero

2.-UR HORNIDURARENGATIK, TASAREN GAINEKO ORDENANTZA

A) Etxebizitzetako kontsumoa:

Hiru hiletik 40 m3 ur arteraino: 782 pezeta hiruhilek.

40 m3-tik gora gastatzen den metro kubiko bakoitzeko: 35 pezeta m3 bakoitzeko.

B) Industrietako kontsumoa:

Hiru hiletik 500 m3 arteraino 44 pezeta m3 bakoitzeko.

500 m3 goiti: 80 pezeta m3 bakoitzeko.

C) Ur sarera loturak egiteko tasa: 20.000 pezeta.

D) Ur kontagailuaren prezioa: 5.000 pezeta.

15. artikulua.

1.-Lau hiletik behin ordainduko dira 5. artikuloko a) eta b) ataletan aurrikusitako ordainbeharrak.

2.-Artikulu bereko c) eta d) atalean aurrikusitako ordainbeharrak berriz, sortzen diren une berean ordainduko ditu hartzaileak.

3.-HERRILURRETAKO ETA BIDE PUBLIKOKO LURZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEKO PROBETXAMENDU BEREZIARENGATIK, TASAREN GAINEKO ORDENANTZA

A) Barrakak, kioskoak, merkatu postuak.

Enkanterik egiten ez denean eguneroko tarifak hauek izanen dira:

Luzera 6 metro lineal baino txikiagoa dutenean, eguneko 605 pezeta metro bakoitzeko.

6tik 12 metro lineal bitartean, 1.117 pezeta metro bakoitzeko.

12tik 18 metro lineal bitartean: 2.378 pezeta metro bakoitzeko.

B) Terrazak

Neurria edozein dela ere, urtean 3.000 pezeta mahai bakoitzeko.

C) Erlauntzak

Urtero: 150 pezeta bakoitzeko.

D) Ubideak: 51 pezeta metro bakoitzeko.

4.-HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EMATEAGATIK, PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ORDENANTZA

Ume bakoitzeko 9.500 pezeta hilero.

5.-ZABORREN BILTZE ETA TRATAMENDU ZERBITZUEN TASAREN GAINEKO ORDENANTZA FISKALA

A) Etxeko zabor edo hondakin solidoak biltzeagatik: hiru hiletik behin 1.996 pezeta.

B) Lantegiko edo saltegiko zabor edo hondakin solidoak biltzeagatik:

1. taldea: zapatadenda, ardotegi, argazkidenda, banketxe, bulego, erlojudenda-armadenda, gimnasio, ikastetxe, ileapaindegi, loradenda, okindegi, erresidentzia eta tindategiak, 14.308 pezeta.

2. taldea: arrandegi eta janaridenda, 24.408 pezeta.

3. taldea: zurgindegiak, elkarteak, farmaziak, garbidendak, gasolindegiak, liburudenda eta jolas-salak, 16.808 pezeta.

4. taldea: arropadenda, ferreteria, iturgintza-enpresa, harategiak, izoztu-etxeak, eta tresna-dendak, 19.353 pezeta

5. taldea: jatetxeak, tabernak, taberna-jatetxeak eta taberna-jatetxe-hostalak: 29.335 pezeta.

6. taldea: industrialdeko biltegiak, 21.000 pezeta

7. taldea: hotelak, 75.000 pezeta.

7. artikulua.

1.-Etxeko zaborrak biltzearen gaineko tasen gestioa udal zerbitzuen bidez eginen da.

2.-Tasak, lauhileko partitzen diren uraren erreziboetan sartuko dira, zabor bilketari dagokion kuota nabarian bereizirik adieraziz.

Leitzan, bi milako otsailaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0001648