29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

56/2000 FORU AGINDUA, otsailaren 29koa, urtarrilaren 25eko 14/2000 Foru Agindua, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, aldatzen duena. Foru Agindu horrek Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza ikasketetako irakasleen Kidegoetako funtzionarioak banatu eta lanpostuak betetzeko deialdia onetsi zuen.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urtarrilaren 25ean emandako 14/2000 Foru Aginduaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza ikasketetako irakasleen Kidegoetako funtzionarioak banatu eta lanpostuak betetzeko deialdia onetsi zen.

Aipaturiko Foru Agindu horretako lehen oinarriko 1.1. idatz-zatiak xedatutakoaren arabera, eta deialdi horretan borondatez parte hartzeari dagokiolarik, 2000ko abuztuaren 31 hartuko da ikasturte amaierako data gisa.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren txostena ikusita, Foru Agindu horretako lehen oinarriko 1.1. idatz-zatia aldatzea bidezkoa da, eta Deialdi horretan aurreikusitako ondorioetarako, 2000ko irailaren 14a hartuko da ikasturte honetako amaierako data gisa.

Apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urtarrilaren 25ean emandako 14/2000 Foru Aginduko lehen oinarriko 1.1. idatz-zatia aldatzea. Honela geldituko da:

"Idatz-zati honetan aurreikusitako ondorioetarako, 2000ko irailaren 14a hartuko da ikasturte amaierako data gisa".

2. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urtarrilaren 25ean emandako 14/2000 Foru Aginduak onetsitako deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berri bat ematea, bost egunekoa, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematea argitara.

4. Foru Agindu honen kontra interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen dute Nafarroako Gobernuan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Foru Agindu hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, bi milako hogeita bederatzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0001939