29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L A R R A S O A Ñ A

Belarrak errentan

Larrasoañako Kontzejuak enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, Bentaberriko barrutia errentan emateko, 220.000 pezetako prezioan.

Errentamendua 8 urteko eperako da, hain juxtu ere, 2000ko apirilaren 3tik 2008ko apirilaren 2ra.

Enkantea Kontzejuko aretoan eginen da, heldu den apirilaren 3an, arratsaldeko zazpietan. Enkantean parte hartu nahi duten lizitatzaileek 5.000 pezetako fidantza utzi beharko dute.

Gainerako baldintzak Alkatetza honetan daude ikusgai.

Larrasoañan, bi milako otsailaren bederatzian. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ...................., adinez nagusi. N.A.N. zenbakia: ........, bizilekua: .........................

Bentaberriko belarren errantamenduari dagokionez, ... egunean argitaratu baitzen .... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, herrilur hori errentan hartu nahi dudala adierazten dut, diru honen truke: ............ (zenbakiz eta letraz) ..........., enkante hau gobernatzen duten baldintzen pleguari hertsiki lotuz.

Iragarkiaren kodea: A0001896