29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

24/2000 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Luis Garín Rodrigo jauna Eskola Orientazioaren Unitate Teknikoko buru izendatzen duena, 1999ko irailaren lehenaz geroztiko ondorioekin.

Abuztuaren 3ko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Luis Garín Rodrigo jauna, bitarteko gisa, Eskola Orientazioaren Unitate Teknikoko buru izendatzea, 1999ko irailaren lehenaz geroztiko ondorioekin.

2. Foru Agindu hau Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Langileri Atalera eta Funtzionarioen Nomina Bulegora eta interesatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako otsailaren hiruan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0001108