29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- J A U R R I E T A

Ordenantzetako aldaketa 2000rako. Hasierako onespena

Jaurrietako Udalak, 2000ko urtarrilaren 7an egindako bilkuran, 2000n indarra izanen duten ordenantza hauetako aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Jaurrietako Udalaren hilerria erabiltzeko eta haren zerbitzuak eskuratzeko tasa eta prezio publikoen gaineko ordenantza:

12. artikulua aldatu da, a) eta B) idatz-zatiak aldatu baitira. Hona hemen idazketa berria:

"12. artikulua. Nitxoak dohainik lagako dira hamar urterako, hildakoa Jaurrietan erroldaturik egon ala ez.

18. artikuluko b) idatz-zatia aldatu eta honela gelditu da:

"18. artikulua. B) Hilarriak jartzea: dohainik jarriko dira, hildakoa Jaurrietan erroldaturik egon ala ez.

Herrilurreko aprobetxamenduen ordenantza: 41. artikuluko azken lerroaldea kendu da. Aurrerantzean dohainik emanen da P.A.C.ari esleituriko herrilurreko bazkatokien azaleraren gaineko ziurtagiria.

Bideak mantendu eta kontserbatzeko tasa, katastroan sarturiko aziendagatik kobratzen dena, arautzen duen ordenantza bertan behera gelditu da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Four Legean ezarritakoarekin bat, erabaki hau jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jaurrietan, bi milako urtarrilaren hamahiruan. Alkate udalburua, José Gabriel De Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: A0000652