29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- J A U R R I E T A

Udal zergetako tarifa, karga-tasa, indize eta portzentajeen onespena, 2000 urterako

Jaurrietako Udalak 2000. urtean indarra izanen duten udal zergetako tarifa, karga-tasa, indize eta portzentajeak onestea erabaki zuen aho batez, 2000ko urtarrilaren 7an egin bilkuran.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,2092.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,5199.

Ur kontsumoaren prezio publikoa: 40 pezeta/metro kubikoa/urtea, gehi BEZaren ehuneko 7 eta 1.000 pezetako kuota finkoa, gehi BEZaren ehuneko 16 hornidura bakoitzeko. Hartune berriaren prezioa: 5.000 pezeta. Ureztatzeko mahukako ura:

Abereendako: 2.000 pezeta/urtea.

Zelai edo baratzerako: 1.000 pezeta/urtea.

Abereendako eta zelai edo baratzerako: 3.000 pezeta/urtea.

Saneamenduko tasa: 500 pezeta gehi BEZaren ehuneko 16 (580 pezeta) hartune bakoitzeko.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: gutxieneko tasa aplikatuko da oro har, hots, ehuneko 2.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritako gutxieneko koefizienteak eta ehuneko 8ko tasa.

Etxeko egurraren loteak: 2.684 pezeta.

Herrilurretako belarrak: zaldiak, 1.115na pezeta; behiak, 891na pezeta; eta ardiak, 89na pezeta.

Hilerria: nitxoen lagapena, 10 urterako: dohainik lagako dira, hildakoa Jaurrietan erroldaturik egon ala ez. Hilarriak ere dohainik jarriko dira.

Bideak mantentzeko tasa, aziendaren arabera kobratzen baita: tasa kendu da.

Erabaki hau jendaurren jarriko da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Jaurrietan, bi milako urtarrilaren hamahiruan. Alkate udalburua, José Gabriel De Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: A0000651