29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- S A L D I A S

Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren hasierako onespena

Saldiasko Udalak, 2000ko urtarrilaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen Saldiasko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onestea.

Ordenantza, hasiera batez onetsirik, eta 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egunetan, hura aztertu eta bidezko juzgatzen diren erreklamazio edo oharrak aurkez daitezen.

Saldiasen, bi milako urtarrilaren hogeita seian. Alkatea, Pedro Urrutia Gragirena.

Iragarkiaren kodea: A0000925