II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- NOAIN (ELORTZIBAR)
Igerilekuetako aldagelen birmoldaketa proiektua gauzatzeko presako lehiaketa publikoa
Modalitatea: plegu itxi bidezko presako lehiaketa publikoa
Aurrekontua: Pleguan finkatutako gastu bolumena 9.876.412 pzta.koa da (bederatzi milioi zortziehun eta hirurogeita hamasei mila laurehun eta hamabi pezeta, BEZ barne).
Gauzatzeko epea: Zuinketa Akta eta lanak hasiko direnetik bi hilabetetara.
Proiektua eta Baldintza Teknikoen Plegua zein Administrazio-klausula bereziak proposamenak aurkezteko epea bukatzen den arte interesdunen esku egonen dira Iruñeko Bergamin karrikako Rubio paper-dendan.
Behin-behineko bermea: enkantean parte hartzeko eskaintzaren % 2 izanen da.
Behin betiko bermea: aurrekontuaren % 4.
Enkantean parte hartzeko iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo 13 egun naturaletan aurkeztuko dira proposamenak.
Proposamenak irekitzea: Noain-Elortzibarko Udaletxean, Erreal kalea 62, eginen da, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun naturalean, 18:00etan.
Noain-Elortzibarren, bi milako otsailaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: A0001699