29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

74/2000 FORU DEKRETUA, otsailaren 14koa, Mirafuentesko Udalerriko Kontzeju Irekiko Kudeaketa Batzordeburua izendatzen duena.

Udal hauteskundeetan Mirafuentesko Udalerriko barrutian hautagai-zerrendarik aurkeztu ez denez, bidezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 179, 181 eta 182. artikuluen arabera, behar den Kudeaketa batzordeburua izendatzea.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako otsailaren hamalauko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-María Dolores Gastón Gastón andrea Mirafuentesko Udalerriko Kontzeju Irekiko Kudeaketa batzordeburu izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako otsailaren hamalauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0001480