29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- Z A B A L T Z A

Lehiaketa publikoa, Zabaltzako Udalaren eta Arraitzako Kontzejuaren egoitza zaharberritzeko proiekturako

Zabaltzako Udalak, 2000ko otsailaren 12ko bilkuran, ondoko obra hau kontratatzeko lehiaketa publikorako dei egitea erabaki zuen:

Proiektua.-"Zabaltzako Udalaren eta Arraitzako Kontzejuaren egoitzea zaharberritzea".

Kontrataren aurrekontua.-Hogeita zazpi milioi berrehun eta hirurogeita bost mila laurehun eta laurogeita hamaika pezeta (27.265.491 pezeta), BEZa barne.

Obra egiteko epea.-Hamabi hilabete.

Fidantza.-Obren aurrekontuko % 4.

Esleitzeko prozedura eta bidea.-Kontratua esleitzeko prozedura irekia izanen da, lehiaketa bidezkoa.

Proposamenen aurkezpena.-Zabaltzako Udaletxean aurkeztuko dira, Arraitzan baitago, edo Arraitzako Kontzejuburuaren (José Joaquín Olleta) etxean, San Miguel kaleko 26an, Arraitzan, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta eguna.-Zabaltzako Udalaren idazkaritzan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu batean, jendaurrean.

Proiektua eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude Cophelsan, Fuente del Hierro kalea, 19, 31007 Iruña.

Arraitzan, Zabaltzan, bi milako otsailaren hamalauan. Alkatea, J. Ramiro Izcue Serrano.

Iragarkiaren kodea: A0001615