29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I T Z A L L E

Oihan enkantea

Kontzejuak, behar bezalako baimena izanik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea.-2.457 pinu, 887,7 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.873.922 pezeta.

2. lotea.-260 pinu, 280,3 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.491.302 pezeta.

1998ko Planeko 2. lotea.-534 pinu, 283 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.336.043 pezeta.

Proposamenak, erosi nahi den lotearen balioaren % 2, eskudirutan edo banku txeke bidez, Kontzejuko diruzaintzan utzi izanaren gordekinarekin batera, Itzalleko Kontzejuaren aretoan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, hamabosgarren egun balioduneko goizeko hamarrak arte.

Lizitatzaileek enpresaren sailkapen agiria aurkeztu beharko dute.

Gainerako baldintzak Kontzejuko Idazkaritzan daude ikusgai.

Itzallen, bi milako otsailaren hamalauan. Kontzejuburua, Jesús María Leache Semberoiz.

Iragarkiaren kodea: A0001614