29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T A F A L L A

Iragarkia, Tafallako Hiri Antolamendurako egungo Plan Orokorreko AR-4 banaketa eremuko obren birzatiketa proiektuaren idazketa, urbanizazio proiektua eta zuzendaritza teknikoa lehiaketa publiko eta irekiaren bidez esleitzeko

Tafallako Udalak, 1999ko irailaren 28ko bilkura arruntaren osagarri, 1999ko urriaren 14an egin osoko bilkura berezian hartutako erabakia, prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa iragartzeko Tafallako Hiri Antolamendurako egungo Plan Orokorreko AR-4 banaketa eremuko obren birzatiketa proiektuaren idazketa, urbanizazio proiektua eta zuzendaritza teknikoa esleitu beharrez.

I.-Kontratuaren xedea: Tafallako Hiri Antolamendurako egungo Plan Orokorreko AR-4 banaketa eremuko obren birzatiketa proiektuaren idazketa, urbanizazio proiektua eta zuzendaritza teknikoa esleitzea.

II.-Hasierako prezioa: 37.100.000 pezeta (222.975,490 euro), industri mozkina, gastu orokorrak eta BEZa barne.

III.-Ordainketa: esleipen prezioa 0.4300.64806 kontusailaren kontura ordainduko da.

IV.-Klausula administratibo eta agindu teknikoen plegua interesatuen eskura dago, Herritarren Arazoetarako Bulegoan, Herriko Etxeko beheko solairuan.

V.-Parte hartzeko eskabideen aurkezpena: erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 26 egun naturaleko epean, 8:00etatik 15:00etara; edo posta bidez, klausula administratibo partikularren pleguko 7. puntuan adierazitakoari jarraikiz.

Tafallan, bi milako otsailaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0001541