29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ZANGOZA ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Laguntza teknikoko lanen kontratazioa

Xedea: "Aragoi Garaiko 11. eremuko soluzio bateraturako presio handiko ur horniduraren 6. fasea, Oibar-Zare tartea" izeneko proiektuaren zuzenketarako, obra zuzendaritzarako eta proiektuaren nahiz obraren segurtasun eta osasun arloen koordinazio lanetarako laguntza teknikoa kontratatzea, klausula administratibo eta teknikoen pleguei lotuz.

Esleipen bidea: lehiaketa.

Aurrekontua: 5.100.000 pezeta (BEZa barne).

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: aurrekontuaren % 2 (102.000 pezeta).

Proposamenen aurkezpena:

26 egun naturaleko epea egonen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tokia: Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan, Zangozako Herriko Etxeko 2. solairuan.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen direnak, eta jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta eguna: Zangozako Herriko Etxean, Mankomunitateko bulegoetan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko zazpigarren egun naturaleko eguerdiko hamabietan.

Klausula administratibo eta teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, Mankomunitateko bulegoetan.

Zangozan, bi milako otsailaren hamalauan. Mankomunitaburua, José Luis Val Huesa.

Iragarkiaren kodea: A0001540