29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- G A L A R

Aholkularitza eta laguntza kontratua

I.-Kontratuaren xedea: aholkularitza eta laguntza kontratuaren xedea da Galar Zendeako Udalari hirigintza alorreko aholkuak ematea, jarduera sailkatuen espedienteei buruzko informazioa nahiz kontrola, Udalak legegintzaldi honetan hasi nahi dituen proiektuak prestatu edo idaztea eta haien obra zuzendaritza, beti ere eta BEZa barne, 2.000.000 pezetatik gorakoak ez badira.

II.-Kontratuaren xedea: urtebete, 6 urtera arte luza daitekeena.

III.-Lizitazio mota: lehiaketa, prozedura irekiaren bidezkoa.

IV.-Ordainketa: esleipenaren prezioa egungo aurrekontuko 4322605 kontusailaren kargu ordainduko da.

V.-Plegua ikusgai: udal bulegoetan, lanegunetan, 9:00etatik 14:00ak arte.

VI.-Behin-behineko bermea: 96.000 pezeta.

VII.-Behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 4.

VIII.-Proposamenen aurkezpena: lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 26 egun naturaletan.

IX.-Proposamenak irekitzeko tokia eta eguna: Udaleko bilkura aretoan irekiko dira (Getze-Galarren), proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun balioduneko 19:00etan.

X.-Proposamen eredua: Klausulen pleguko XXIII. klausulan biltzen dena.

Getze-Galarren, bi milako otsailaren hamazazpian. Alkate udalburua, Pedro José Erice Rípodas.

Iragarkiaren kodea: A0001539