29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktuak.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2000ko otsailaren 14ko 13:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Funcionarios al Servicio de las Administraciones Públicas de Navarra" izena (AFAPNA anagraman) duen erakunde profesionalaren Estatutu eraldatuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta lanbide eremuak eskualde horretan aipatu jardueran ari eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresariak hartzen ditu.

Eraldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Santos Sastre Herrero eta José Ignacio Ortueta Mendive jaunak dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatu ahalko dute idatziz, honako iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar eguneko epearen barruan.

Iruñean, bi milako otsailaren hamaseian.-Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0001485