29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 1eko 267/1999 Ebazpenaren bidez onetsia (1999ko apirilaren 7koNafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emana). Iragarkia.

Jesús Araiz Iribarren jaunak berraztertzeko helegitea paratu du Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzurako Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko bi lanpostu betetzeko oposizioaldiko lehen ariketako emaitzen kontra. Beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkezturiko helegitearen kopia interesatuen esku dago Osasun Departamentuan, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren oinean.

Alegazioak Osasun Departamentuko Erregistroan aurkezten ahalko dira, bulego berean.

Iruñean, bi milako otsailaren zazpian.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0001259