29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

89/2000 FORU DEKRETUA, otsailaren 21ekoa. Partez aldatzen du Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hainbat departamentuk aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu beharrak direla gaur egun esleiturik dauzkaten helburuetara moldatzeko. Hartarako, proposatu dute zenbait plaza eraldatzea eta beste zenbait berri sortzea Gastuen Aurrekontuko I. kapituluko lerroetan dauden kredituen bidez eta aldaketa horiek, oro har, plantilla gehitzerik edo orain indarra duen I. kapitulua handitzerik ekarri gabe.

Beste alde batetik, irailaren 20ko 435/1999 Foru Dekretuaren bidez 4 lanpostu huts sortu ziren, Gastu Aurrekontuko kreditu-soberakinez finantzatu eta Nafarroako Kontseiluari atxiki zitzaizkionak, organo horrek behin- behingoz behar adinako baliabideak izan zitzan martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legeak esleitu zizkion eskumenetan hasteko.

2000ko urtarrilaren 24an, Nafarroako Kontseiluaren Osoko Bilkurak erabaki bat hartu zuen besteak beste bere plantilla organikoa onesteko, 8/1999 Foru Lege horrek aitortzen dion beregaintasun organiko funtzionala erabiliz.

Horregatik, eta behin hasierako helburua beterik, bide da irailaren 20ko 435/1999 Foru Dekretu horretako artikulu bakarraren hirugarren idatz-zatiak agintzen zuena indargabetzea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoak sortu eta behin- behingoz Nafarroako Kontseiluari atxiki zizkion lanpostuak amortizatzea.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak hala proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2000ko otsailaren 21eko bilkuran hartu Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Plantilla Organikoa honela aldatzen da:

a) Amortizatzen dira ondoren esaten diren lanpostuak, Gastu Aurrekontu indarduneko lerroetan diruz dohaturik daudenak:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua (12000 programa, Nafarroako Kontseiluaren jardunbidea):

-A.P.T (adar juridikoa) izateko lanpostu hutsa, A mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 6.121.

-Bibliotekonomia eta dokumentazioan diplomatuentzako lanpostu hutsa, B mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 6.122.

-Administrari laguntzailea izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 6.123.

-Zerbitzu Orokorretako lanpostu huts bat, E mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 6.124

Ekonomia eta Ogasun Departamentua:

-Erdi mailako tituludunentzako 6 lanpostu huts, B mailakoak, lan araubidea: finko jarraigabea, plantillako zenbakiak 1.158, 1.169, 1.175, 1.190, 1.196 eta 1.200.

Hezkuntza eta Kultura Departamentua:

-Garbitzaile izateko 4 lanpostu huts, E mailakoak, funtzionarioak, plantillako zenbakiak 31.302, 31.339, 31.777 eta 32.357.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua:

-Laugarreneko langile izateko lanpostu huts 1, E mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 2.195.

-Menpeko langile izateko lanpostu huts 1, E mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 2.464.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentua (Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua erakunde autonomoa):

-Dinamizatzaile soziokulturala izateko lanpostu huts 1, C mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 5.581.

-Administrazioko teknikaria izateko lanpostu huts 1, A mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 3.351.

-Garbitzaile izateko lanpostu huts 1, E mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 3.009.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentua (Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa):

-Erakunde autonomoetako gidari izateko lanpostu huts 1 (iraungitzekoa), D mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 5.014.

b) Ondoren aipatzen diren lanpostuak sortzen dira. Gastu Aurrekontu indarduneko I. kapituluko kreditu-soberakinez finantzatuko dira:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

-Informatika Sistemetako erdi mailako Teknikari izateko lanpostu huts 1, B mailakoa, funtzionarioa, Antolamendu eta Informatika Sistemetako Zuzendaritzari atxikia, plantillako zenbakia 6.465.

- Ekonomia eta Ogasun Departamentua (Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa):

-Administrazio Publikoko Teknikaria (ekonomiaren adarrean) izateko lanpostu huts 1, A mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 6.460.

-Ogasuneko kudeatzaile eta Ikertzaile laguntzaile izateko bi lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioak, plantillako zenbakiak 6.461 eta 6.462.

Hezkuntza eta Kultura Departamentua:

-Fisioterapeuta izateko lau lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioa, plantillako zenbakiak 36.119 (Lizarra-Sakana eskualdea), 36.120 (Tutera-Zangoza eskualdea), 36.121 (Iruña-Baztan eskualdea) eta 36.122 (Tutera-Cortes eskualdea).

-Administrari laguntzaile izateko bederatzi lanpostu huts, D mailakoak, funtzionarioak, ondoren zehazten diren plantillako zenbakiekiekin eta hizkuntz eskakizunekin:

-36.110 zenbakiko lanpostua, Zizur Nagusiko Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia, euskara jakin beharrekoa.

-36.111 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialari atxikia, Iruñean.

-36.112 zenbakiko lanpostua, Agoizko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia, euskara jakin beharrekoa.

-36.113 zenbakiko lanpostua, Larraintzarko (Ultzama) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia, euskara jakin beharrekoa.

-36.114 zenbakiko lanpostua, San Adriángo "Alfonso X el Sabio" Ikastetxe Publikoari atxikia.

-36.115 zenbakiko lanpostua, Iruñeko "Sanduzelai" Ikastetxe Publikoari atxikia, euskara jakin beharrekoa.

-36.116 zenbakiko lanpostua, Araubide Bereziko irakaskuntzen eta Teknologia berrien Zerbitzuari atxikia.

-36.117 zenbakiko lanpostua, Inbertsio Zerbitzuari atxikia.

-36.118 zenbakiko lanpostua, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari atxikia.

Osasun Departamentua (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoa):

-Informatika Sistemetako Ofizial izateko lanpostu huts bat, C mailakoa, funtzionarioa, Anbulatorioetako Laguntza Koordinatzeko Zuzendariordetzako Kudeaketa Zerbitzuari atxikia, plantillako zenbakia 67.694.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua:

-Zerbitzu orokorretako lanpostu huts bat (nekazari jarduerak), E mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 6.463.

-Zerbitzu Orokorretako lanpostu huts bat, E mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 6.469.

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentua (Nafarroako Enpleguaren Zerbitzua erakunde autonomoa):

-Administrazio Publikoko teknikari (adar juridikoan) izateko lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 6.464.

-Administrai laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 6.466.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentua (Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua):

-Gizarte langile izateko bi lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioak, plantillako zenbakiak 6.467 eta 6.468.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentua (Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa):

-Zerbitzu anitzetako lanpostu huts bat (gidatzeko baimena dutenentzat), E mailakoa, funtzionarioa, plantillako zenbakia 6.470.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta beterazteko behar diren xedapen guztiak emateko.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean indar hartuko du.

Iruñean, bi milako otsailaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuaren lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0001723