I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
175/2000 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2000. urterako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotarako binilo ez-esterilezko eskularruen hornidura kontratatzeko gastua baimendu eta esleitzeko espedientea irekitzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du 2000. urterako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotarako binilo ez-esterilezko eskularruen hornidura kontratatzeko.
-Kontratuaren xedea: 2000. urterako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotarako binilo ez-esterilezko eskularruen hornidura kontratatzea.
-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
-Hasierako prezioa: 18.866.378 pezeta, gehienez ere, BEZa barne.
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.
-Proposamenen aurkezpena: Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturala arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an, 31008 posta kodean).
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hogei egun pasata, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an) aditzera emanen da non, zer egunetan eta zer ordutan irekiko diren proposamen ekonomikoak.
-Administrazio klausulen eta baldintza teknikoen pleguak: interesatuen eskura daude, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an, 31008 posta kodean).
Iruñean, bi milako otsailaren hamarrean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina, 14. orrialdea).
Iragarkiaren kodea: A0001572