I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
149/2000 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Segurtasun langa paratu, mantendu eta eraikitzeko lanak" izeneko proiektua esleitzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, otsailaren 11ko 149/2000 Foru Aginduaren bidez, kontratu hau esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: "Segurtasun langa paratu, mantendu eta eraikitzeko lanak".
-Esleitzeko era: Enkantea.
-Esleitzeko gehieneko prezioa: 150.000.000 pezeta (% 38,61 merkeago).
-Epea: 2001-12-31.
-Esleipen-hartzailea: Pinturas Jaque, S.L.
Iruñean, bi milako otsailaren hamaikan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, José Ignacio Palacios Zuasti.
Iragarkiaren kodea: A0001579