29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

76/2000 FORU DEKRETUA, otsailaren 14koa, 1995ean finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen babespean dauden mailegu kualifikatuei -etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuei- aplikatuko zaien korritu-tasa efektiboa ezartzen duena.

Otsailaren 13ko 47/1995 Foru Dekretuak etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuen baldintzak arautu zituen, eta foru dekretu horrek hau zioen 2. artikuluan: 2000 urteko lehenengo hiruhilekoan berrikusi eginen zela urteko korritu-tasa efektiboa (% 11) hurrengo bost urteetarako, eta hori han ezarritako formula baten arabera eginen zela eta foru dekretu bitartez.

Horiek horrela, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, bi milako otsailaren hamalauan egin bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. 1995ean finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen babespean dauden mailegu kualifikatuei -etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuei- aplikatuko zaien urteko korritu-tasa efektibo subsidiatu gabea hau izanen da: % 4,231. Finantza-entitateek ezin izanen dute, inola ere, urteko tasa efektibo altuagorik aplikatu, benetan aplikatzen diren ordainketen mugaegunen aldizkakotasuna edozein delarik ere.

2. Aipatutako korritu-tasa berria bizirik dauden mailegu kualifikatuei aplikatuko zaie eta 2000ko martxoaren 1etik aurrera hartuko du indarra, mailegu bakoitzaren hurrengo amortizazio-epe osotik aurrera; horretarako hurrengo formula hau aplikatuko da kuota kalkulatzeko, bai maileguaren titularrak ordaindu behar duen kuota kalkulatzeko bai maileguaren titularrak ordaindu behar duen kuota kalkulatzeko.

1

a* kuota (pezeta baterako).

m urtearen barreneko mugaegunak.

n maileguari gelditzen zaizkion amortizazio urtesari osoak.

i UBT

iÕÓn~ Urteko izenduna.

q Hazkunde tasa.

(1 + iÕÓm~)(Ót)

aÕÓ1~ korritu tasa berraztertu ondoko lehenbiziko amortizazio epealdi osoari dagokion kuota.

a* kuota (epe-muga jakin baterako, hasitako urtea

betetzen denetik hasita).

cÕÓ0~ Kapital bizia.

iÕÓm~ imamortizazio termino bati aplikatu beharreko korritua.

t turtea amaitu bitarteko ordaindu gabekoen mugaegunen kopurua.

Aipatu formula horren aplikaziotik ateratzen den kuota berria aplikatuko da urtebeteko amortizazio-epe osoa bete arte egin gabe dauden amortizazio-epeetan, eta, urte berria hasten denean, mailegu bakoitzari dagokion igoera aplikatuko zaio.

3. Berraztertutako tasa efektiboa txikiagoa bada mailegu-hartzaileari dagokion tasa subsidiatua baino, korritu-tasa efektibo bi horietako lehena aplikatuko da bakar-bakarrik.

4. Nolanahi dela ere, berraztertutako korritu-tasa aplikatzearen ondorioz ateratzen diren ordaintzekoak (kapitala + korrituak) berrazterketa gabe aterako ziratekeenak baino handiagoak badira, Nafarroako Gobernuak kitatuko du bien arteko aldea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako otsailaren hamalauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0001481