16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Obrak egiteko errekerimendua

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, 1999ko abenduaren 13an, besteak beste, honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Iruñeko Kale Nagusiko 21eko etxea aztertu ondotik Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko Udal Zerbitzu Teknikoek, kale horren berrurbanizazio lanetarako hondalanak hasi aurretik, egindako ikuskapen txostena, 1999ko irailaren 16koa, haren bidez frogatu baita honako hondaketa hauek dituela:

* Fatxadan:

-Fatxadaren estaldura eta moldurak erortzeko arriskua.

-Teilatu hegala hezetasunak hondatua dago oso.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1.-Iruñeko Kale Nagusiko 21eko etxearen jabeei, Kale Nagusia berriz urbanizatzeko lanak bukatu eta hirurogei eguneko epean, honako lan hauek egin ditzaten agintzea:

* Fatxadan:

-Kolokan dagoen estaldura pikatu eta berriro luzitzea.

-Teilatu hegala konpontzea, zati hondatuak ordeztuz.

-Lan horiek teknikari eskudun batek zuzendu beharko ditu, eta lanak hasi baino lehen obra zuzendariaren kontratazioaren frogagiria ekarri beharko da.

2.-Etxe horretako jabeei ohartaraztea ezen, lan horiek aipatu epean egiten ez badituzte, Udalak epea bukatu eta biharamunean obrak subsidiarioki egin ahal izanen dituela eta, hori gertatuz gero, behar diren tasak, hau da, sortzen diren gastuen % 125, igorriko zaizkiela.

3.-Era berean, jabeei ohartaraztea ezen, aipatu epean obrak egiten ez badira, zehapen espedientea abiaraziko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 248.5 artikuluan sailkatutako hutsegite arinaren ustezko erantzule izateagatik. Hutsegite hori 50.000tik 1.000.000 pezeta bitarteko isunarekin zehaturik dago.

4.-Jabeei ohartaraztea, orobat, konponketa obra horiek eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnetarik direla. Egokitzapen hori etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko indarra duen Foru Dekretuan zehazten da.

Obra horiei ekiteko zaharberritzeko dirulaguntzak eskura daitezke, beti ere eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnekin batera egiten badira; horretarako, Etxebizitzak Zaharberritzeko Udalaren Bulegoan, Eslava kaleko 1.ean, argibideak eska daitezke".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) atalean (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi milako urtarrilaren lauan. Hirigintza eta Etxebizitzako idazkari teknikoa, Esther Azanza Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0000161