16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E Z K A R O Z E

2000. urteko aurrekontu orokor eta bakarra

Ezkarozeko Udalak, 1999ko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000. urteko aurrekontu orokor eta bakarra. Haren gastuek eta dirusarrerek 67.371.462 pezeta egiten dute osotara.

Espedientea ikusgai dago Udalaren idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Ezkarozen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Carlos Mancho Layana.

Iragarkiaren kodea: A0000158