16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B A Z T A N

Xehetasun azterlana behin betiko onestea

Baztango Udalak, 1999ko abenduaren 17an eginiko osoko bilkuran, Merkatuzelai-Elizondon dagoen hirilurreko jarduketa unitate baten xehetasun azterlana onetsi zuen behin betiko. Azterlan hori Plaza Tuñon arkitektoak 1999ko irailean prestatua da eta Promociones Ciaurriz Iraizoz S.L.k sustatua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, indarra duten legeek agindutako ondorioetarako.

Baztanen, bi milako urtarrilaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0000247