16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- S O L T X A G A

1999ko aurrekontu orokor eta bakarraren eta 1998ko kontuen espedientearen hasiera bateko onespena

Soltxagako Kontzejuak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko maiatzaren hamahiruan eginiko batzar irekian, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

Lehena: 1999ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespena. Beronen kapitulukako laburpena ondoren ematen dena da:

GASTUAK

1. kapitulua: 213.500 pezeta

2. kapitulua: 1.247.500 pezeta

4. kapitulua: 5.000 pezeta

6. kapitulua: 4.600.000 pezeta

Gastuak, guztira: 6.066.000 pezeta

DIRUSARRERAK

0 kapitulua: 640.645 pezeta

2. kapitulua: 25.000 pezeta

3. kapitulua: 1.760.355 pezeta

4. kapitulua: 530.000 pezeta

5. kapitulua: 110.000 pezeta

7. kapitulua: 3.000.000 pezeta

Dirusarrerak guztira: 6.066.000 pezeta

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean paratuko da hamabost egun balioduneko epean, Kontzejuko idazkaritzan, dagozkion ondorioak sor ditzan.

Jendaurrean paratu eta gero alegaziorik ez bada aurkezten, espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da, eta iragarki hau izango da, aldi berean, aurrekontuaren laburpenaren argitalpena.

Bigarren: 1998ko ekitaldiari dagokion kontuen espedientearen aldeko txostena ematea, berau hamabost egun balioduneko epean jendaurrean paratuko delarik, iragarki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Soltxagan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko maiatzaren hogeita zortzian. Kontzeju burua, Gonzalo Recalde Recalde.

Iragarkiaren kodea: A0000201