16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

202/1999 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Ana Lete Laurenz andrea, Nafarroako Emakumearen Institutuko Azterlan eta Programa Ataleko burua, 1999ko abenduaren 20tik 2000ko urtarrilaren 10era bitarte Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailearen ordez aritzeko gaitzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.3 g) artikuluak ezartzen duenez, kontseilariei dagokie indarra duten xedapenek emandako ahalmen eta eskumenak erabiltzea.

Uztailaren 17ko 156/1985 Foru Dekretuak esku ematen die Departamentuetako kontseilariei Zerbitzuko zuzendari, idazkari tekniko eta erakunde autonomoetako zuzendarien ordezkoak bitarteko gisa gaitzeko, haiek eritasun, opor edo denbora aldetiko beste eragozpenen bat dela medio kanpoan direnean.

Hori horrela,

AGINDU DUT:

1. Ana Lete Laurenz andrea, Nafarroako Emakumearen Institutuko Azterlan eta Programa Ataleko burua, 1999ko abenduaren 20tik 2000ko urtarrilaren 10era bitarte Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailearen ordez aritzeko gaitzea.

2. Foru Agindu hau Nafarroako Emakumearen Institutura eta Ana Lete Laurenz andreari igortzea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarrean.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0000134