16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M A R T Z I L L A

Behin betiko onespena, 7. exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuari

Martzillako Udalak, 1999ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, Martzillako Arau Subsidiarioetako 7. exekuzio unitateari dagokion birzatiketa proiektua behin betikoz onetsi zuen, aho batez onetsi ere.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 168.2.B) artikuluari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, era ofizialean.

Martzillan, bi milako urtarrilaren hiruan. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0000149