16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L O D O S A

Udalaren 1999ko aurrekontu arrunta. Hamargarren aldaketa

Udalak, behean adierazitako eguneko osoko bilkuran, kredituak aldatzeari buruzko espedientea onetsi zuen hasiera batean. Edukia, honakoa:

-Kreditu gehikuntzak:

1. A) Kontusail handitua: 45200-13100.

B) Zenbatekoa: 4.400.000 pezeta.

C) Helburua: "langileen lansariak, laguntzazko zerbitzuak"

2. A) Kontusail handitua: 43200-16001.

B) Zenbatekoa: 1.600.000 pezeta.

C) Helburua: "Gizarte Segurantza, laguntzazko zerbitzuak"

3. A) Kontusail handitua: 4520-60003.

B) Zenbatekoa: 10.000.000 pezeta.

C) Helburua: "Estropadetarako eremua eraikitzea"

Finantzazioa: guztirakoen gainean benetan bildutako sarrera handiagoen bidez, Nafarroako Toki Ogasunetako Fondoan parte hartzeagatik.

Espedientea jendaurrean egonen da, idazkaritzan, hogei egun baliodunetan, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lodosan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarrean. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0000073