16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L O D O S A

Behin betiko onespena, U.C. 14.aren xehetasun azterlanari

Udalerri honetako Udalak, 1999ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabaki hau hartu zuen legezko gehiengo osoa izanik:

1. Behin betikoz onestea "Xehetasun azterlana Lodosako Santos Mártires kalean", José Vicente Baigorri Remírez jaunak sustatua. Azterlan honen xedea Santos Mártires kalearen bi aldeetan dauden familia bakarreko etxebizitzen multzo bateko etxeen kanpoaldeko derrigorrezko lerrokadura, beheko eta lehenbiziko oineko barnealdeko gehieneko lerrokadura, eta fatxada nagusiko balkoien eta hegalkinen neurriak zehaztea da. Etxe horiek katastroko 2. poligonoko 163.etik 186.era bitarteko lurzatietan daude. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluaren arabera egin da.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraztea eta sustatzaileari eta ukituriko beste jabe partikularrei erabaki honen berri ematea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta horren kontra errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da aukeran:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik, berraztertzekoa jarri ahalko da erabakia hartu duen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero ezin izanen dira ez gora jotzekoa ez administrazioarekiko auzi- errekurtsoa jarri, harik eta berraztertzekoa ebatzi edo atzera bota arte.

Berraztertzeko errekurtso baten ebazpenaren aurka ezin izanen da berriz errekurtso hori bera jarri.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunetik hasita, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo atzera bota arte.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarrean. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0000072