16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- C O R E L L A

Aldaketa puntuala Udal Planean

Corellako Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita zazpian egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Corellako Hirigintzako Udal Plana Hirigintza Arautegi Partikularraren 102. artikuluan puntualki aldatzeko espedientea, gutxieneko lurzatiaren gaineko arauak kenduz.

Jendaurrean paratzen da espedientea herritarrek eta interesatuek hori aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Corellan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0000070