16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Obrak egiteko errekerimendua

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, besteak beste, honako ebazpen hau eman zuen mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamahiruan:

"Ikusirik Iruñeko Kale Nagusiko 49ko etxea aztertu ondotik Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko Udal Zerbitzu Teknikoek, kale horretako berrurbanizazio lanak egiteko hondalanak hasi aurretik, egindako ikuskapen txostena, 1999ko azaroaren 10ekoa, haren bidez frogatu baita honako hondaketa hauek dituela:

.Beheko solairuko lokalean:

-Lokaleko sapaiaren forjatuko gapirioak oso hondatuak daude (atariaren trenkadaren aldean).

-Patioko zoruaren forjatuko solibo metalikoak hezetasunak hondatuta daude.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ebatzi dut:

1.-Iruñeko Kale Nagusiko 49ko etxearen jabeei Kale Nagusiko urbanizazio lanak bukatu eta hirurogei egunetan, honako lan hauek egin ditzaten agintzea:

.Beheko solairuko lokalean:

-Hondatua dagoen zurezko sapaia konpontzea, gapirio hondatuak sendotuz edo berriak jarriz.

-Patioko sapai metalikoa sendotu eta hezetasun arriskua saihestea.

Lan horiek teknikari eskudun batek zuzendu beharko ditu, eta lanak hasi baino lehen obra zuzendariaren kontratazioaren frogagiria ekarri beharko da.

2.-Etxe horretako jabeei ohartaraztea ezen, lan horiek aipatu epean egiten ez badituzte, Udalak epea bukatu eta biharamunean obrak subsidiarioki egin ahal izanen dituela eta, hori gertatuz gero, behar diren tasak, hau da, sortzen diren gastuen % 125, igorriko zaizkiela.

3.-Era berean, jabeei ohartaraztea ezen, aipatu epean obrak egiten ez badira, zehapen espedientea abiaraziko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 248.5 artikuluan sailkatutako hutsegite arinaren ustezko erantzule izateagatik. Hutsegite hori 50.000tik 1.000.000 pezeta bitarteko isunarekin zehaturik dago.

4.-Jabeei ohartaraztea, orobat, konponketa obra horiek eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnetarik direla. Egokitzapen hori etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko indarra duen Foru Dekretuan zehazten da.

Obra horiei ekiteko zaharberritzeko dirulaguntzak eskura daitezke, beti ere eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnekin batera egiten badira; horretarako, Etxebizitzak Zaharberritzeko Udalaren Bulegoan, Eslava kaleko 1.ean, argibideak eska daitezke".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) atalean (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi milako urtarrilaren lauan. Hirigintza eta Etxebizitzako idazkari teknikoa, Esther Azanza Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0000120