16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- Z I Z U R

Hasierako onespena A.S.etako aldaketari

Udalbatza honek, 1999ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batez erabaki zuen onestea Undianoko UA6-3 exekuzio unitatean, A.S.etako aldaketa puntualaren proiektua, Isabel Sanz Osácarrek eta Undianoko Kontzejuak sustatua. Halaber, aipatu aldaketari dagozkion agiriak jendaurrean jartzea xedatu da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Epe horretan, edozein entitate edo pertsona interesatuk agiriak ikusi eta aztertu ahalko ditu Udaleko bulegoetan, Gazolatzen, eta egoki juzkatzen dituen alegazioak idatziz aurkeztu.

Gazolatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0000124